Toni Martinezen eta Carlos Vicenteren golek final-laurdenetan sartu dute Alaves, Rayoren aurkako partida itxi batean (2-0)
Lehen zati orekatua hutsean berdinduta amaitu dute bi taldeek, baina atsedenaldiaren ostean Alavesek saria eskuratu du lehen minutuetan, eta jarraian aldapa gehiago leundu zaio Gasteizko taldeari, epaileak Isi Palazon egotzi baitu.
Alaveseko jokalariak, Toni Martinezek sartutako lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE
Alaves Errege Kopako final-laurdenetan sartu da Mendizorrotzan jokatutako partida itxi batean Rayo Vallecanori 2-0 irabazita. Toni Martinezek aurretik jarri du talde babazorroa bigarren zatiaren hasieran, eta Carlos Vicentek bigarrena egin du azken minutuetan, ordurako Madrilgo taldea jokalari bat gutxiagorekin jokatzen ari zenean.
Lehen zatian, azpimarratzeko gutxi, erritmo falta eta jokoa nahiko trabatuta izan baita, Calebe Rayoren area barruan erori da, baina epaileak penaltirik ez zegoela iritzi dio eta, gainera, txartel horia atera dio jokalari babazorroari plantak egiteagatik.
13. minutuan, Caleberen erdiraketa batek ez du errematatzailerik aurkitu Rayoren area barruan. Handik gutxira, Rebbachek area kanpotik jaurtiketa egin du, baina Cardenasek baloia gelditu du aparteko arazorik gabe. Era berean, 26. minutuan, Yusik korner baten irteeran urrutitik egindako jaurtiketa Rayoko atezainak gelditu du.
30. minutuan Gumbauren jaurtiketa batek ez du Raul Fernandezen atea jo. Ondoren, Iñigo Perezek Camello ordezkatu behar izan du, lesioagatik, baina aldaketen leihoa aprobetxatu du Balliu kentzeko, eta horrek azalpenak eskatu dizkio entrenatzaileari.
Atsedenaldiaren aurretik, 43. minutuan, Rayok lehen zatiko abagune onena izan du. Raul Fernandezek geldiketa bikaina egin behar du Fran Perezen errematea kornerrera bidaltzeko.
Atsedenaldiaren ondoren, Alavesek saria lortu du, lehen zatiko aurreneko jokaldietako batean. Toni Martinezek aurretik jarri du talde babazorroa. 68. minutuan, partida eta kanporaketa hobeto jarri zaizkio Arabako taldeari, Isi Palazoni txartel gorria atera baitiote, ia zelairatu berri zenean.
88. minutuan, Madrilgo taldea erasoan zegoela, Carlos Vicentek Alavesen aukeretako bat baliatu du norgehiagoka eta kanporaketa erabakita uzteko. Galiziarrak bigarrena egin du neurketa ixteko. Lehentxeago, Guridik eta Blancok bigarren gola sartzeko aukera bana izan dute, baina ez dute asmatu.
- Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Raul; Tenaglia, Protesoni, Pacheco, Yusi (Otto, 91. min); Calebe (Vicente, 64. min), Guevara (66. min), Denis, Rebbach (Aleña, 64. min); Mañas (Blanco, 85. min) eta Toni Martinez (Guridi, 64. min).
0 - Rayo: Cardenas; Balliu (Chavarria, 40. min), Lejeune, Mendy, Espino; Oscar Valentin, Gumbau; Fran Perez Alemao (83. min), Trejo (Isi, 62. min), Nteka (De Frutos, 62. min); eta Camello (Alvaro Garcia, 40. min).
Epailea: Hernandez Maeso (Extremadurako Batzordea). Isiri txartel gorria atera dio (69. min). Txartel horia atera die Alaveseko Calebe (3. min), Protesoni (36. min) eta Guevara (65. min) jokalariei, eta Rayoko Fran Perezi (35. min).
Golak: 1-0, 49. min: Toni Martinez; 2-0, 89. min: Vicente.
Errege Kopako final-zortzirenetako partida Mendizorrotza futbol-zelaian jokatu dute, 9.953 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Rodriguezek Alavesen jokatuko du 2031ra arte
23 urteko gazte galiziarra Holandako Utrecht taldetik dator Gasteizera.
Alavesek Girona garaitu du udako bigarren lagunartekoan (0-1)
Alavesek 0-1 garaitu du Girona La Vall d’en Basen jokatu duen denboraldiaurreko bigarren lagunartekoan. Norgehiagokako gol bakarra Alvaro Garciak sartu du azken txanpan, korner bat buruz errematatuta.
Koskik burmuineko kommozio ez larria du kolpe baten ondorioz, eta atseden hartu beharko du
Alavesek jakinarazi duenez, jokalariari egin dizkioten proba medikoek lesio larriagoak baztertu dituzte.
Alavesek Hanane Ait El Haj fitxatu du defentsako lerroa indartzeko
Atzealdeko ezker hegalean jokatzen du, baina jokalari erasokorra da. Marokoko selekzioko kapitaina da, eta Emakumezkoen Nazioen Afrikako Kopa jokatzen ari da.
Andrea Esteban: “Helburua ahalik eta lehiakorrenak izatea da, ahalik eta azkarren”
Alaveseko jokalariak aurredenboraldi gogorra egiten ari dira. Andrea Esteban entrenatzaileak F Ligan berriro jokatzeko egiten ari diren lanaz hitz egin digu, baita taldearen helburuak zeintzuk diren azaldu ere.
Daouda Doumbia erdilariak NK Istra kroaziarrean jokatuko du
NK Istra Alavesen jabetzakoa da % 85ean.
Mikel Rodriguez, gogotsu Alavasekin jokatzeko
Erdilari getariarra datozen bost denboraldietan Gasteizen arituko da, nahiz eta Realak berriro jokalaria erosteko aukera izango duen. Aurkezpenean, besteak beste, Alaves aukeratzearen arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu du jokalariak.. Gainera, argi utzi du ez zuela ikusten Realean tokirik izango zuenik, eta minutu horien bila iritsi dela klub babazorrora.
Alavesek Somea Polozen atezaina fitxatu du
Danimarkako FC Nordsjælland taldetik ailegatu da Gasteizera Bosnia-Herzegovinako atezaina.
Juliette Vidal hegaleko frantziarrak Alavesen jokatuko du
Atzelari frantziarrak AS Saint-etienne, FC Basel, RSC Anderlecht eta Bayer Leverkusen taldeetan jokatu du.
Mikel Rodriguez, Alavesen jokalari berria
Getariako jokalaria Sanse taldetik iritsi da, eta 2031ra arte sinatu du. Alavesek bi milioi euro ordaindu dizkio Realari, eta Realak berreskuratu ahalko du futbolaria, lau milioi ordainduta.