Emakume kirolariak
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Haugsetek balentria egin du, Frantziako Tourreko hirugarren etapan: bakarka irabazi du, 90 kilometroko ihesaldia eginda, eta maillot horia jantzi du
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari norvegiarrak etapa amaitzeko 90 kilometro gelditzen zirela egin du erasoa; lehenik, inork ezin izan dio haren erritmoari eutsi, eta, gerora, batek ere ezin izan du harrapatu. Gainera, Norvegiako txapelduna sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da.
Haugsetek irabazi du sari potoloa, Kopeckyren eta tropelaren jazarpenari eutsi egin baitio
Norvegiarra hirugarren etapan nagusi izan da, eta maillot horia ere jantzi du. Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren jazarpenari eutsi dio. Usoa Ostolaza laugarren izan da helmugan.
F Liga abuztuaren 29an hasiko dute Realak eta Eibarrek eta 30ean Athleticek eta Alavesek
Abuztuaren 29an, larunbatean, talde txuri-urdinak Logroño United hartuko du, eta talde armaginak, Espanyol. Bestalde, lehoiek FC Badalona izango dute aurkari etxean, hilaren 30ean, igandean, eta Alavesek, Valentzia.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du
Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.
TKEko Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki die Euskotren Ligako sei klubi, Fabrika Bandera uzteagatik
Astillero, Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia dira sei klub horiek. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten.
Bigarren etapa erabaki duen azken kilometroa eta esprinta
Lorena Wiebes liderrak bigarren etapa garaipena lortu du jarraian aurtengo Frantziako Tourrean. Wiebes azkarrena izan da azken metroetako lehian, Elisa Balsamo eta Marianne Vos aurkarien aurretik.
Arraun Lagunaken azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Lekeitioko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Jule Arkotxa: “Bagenekien Lekeitioko estropada eremua tranposoa zela"
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko patroiak Lekeition irabazitako banderaz hitz egin du, Euskotren Ligako 11. jardunaldian. Bueltako luzean ez direla talde bezala "batu" adierazi du, baina egoerari aurre egiten jakin dutela.
Frantziako Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Lorena Wiebes (SD Worx - Protime) herbeheretarra da Frantziako Tourreko lehen liderra. Wiebes sailkapeneko faboritoak zihozen taldetxo batean iritsi da helmugara eta bertan bera izan da azkarrena.
Lorena Wiebes da Tourreko lehen liderra Lausanan irabazita
SD Worx–Protime taldeko herbeheretarra Kim Le Court (AG Insurance–Soudal) eta Demi Vollering (FDJ–Suez) baino azkarragoa izan da esprintean.
Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Euskotren Banderaren azken metroak. Arraun Lagunakek astindu du bandera.
Nagore Osoro: “Kale txarra baino, lan asko egin beharreko kalea zen"
Nagore Osoro Arraun Lagunaken patroiak Santurtzin egin beharreko lan gogorra nabarmendu nahi izan du, kaleen egoerak baldintzatu duen estropadan.
Miren Lazkano, Oklahoman brontzea irabazita: “Esperientzia berria, polita eta positiboa izan da"
Mren Lazkano etxean da iragan asteako Kayak Krossekoo Munduko txapelketan brontzezko domina poltsikoratuta.
Balentriak datorrenari aurre egiteko indarrez bete du Basque Teameko palista.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Zumaiak mailari eustea du lehentasuna
Denboraldi erdia igarota, Zumaia azken-aurreko postuan da sailkapenean, mailari eusteko playoffak jokatzeko postuan, alegia. Beste urte batez onenekin egon nahi dute, baina kontuz ibili beharrean dira, zuzeneko jaitsieran dagoen Donostiarra puntu bakar batera dutelako.
Sarah Brasero ingelesak Alavesen erasoa sendotuko du
23 urtez azpiko Ingalaterrako selekzioarekin jokatutakoa, West Ham taldetik iritsi da Gasteizera. Ipswich Town taldean hezia, Braserok Espainiako eta Portugaleko nazionalitatea ere badu.
Laboral Kutxa-Euskadi itxaropentsu abiatu da Frantziako Tourrera
Laboral Kutxako taldea Lausanara bidean da; tartean, hiru euskal txirrindulari. Bertan hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, eta hirugarrenez lehiatuko da euskal taldea. Langa koska bat gorago jarri du aurten zuzendaritzak. Usoa Ostolazak seiko taldea izango du atzetik, ahal dela lasterketaren ohorezko postuetan amaitzeko. Bestalde, Naia Amondarainek debuta egingo du itzuli handian.
2026ko emakumezkoen Frantziako Tourreko etapen profilak
Emakumezkoen Frantziako Tourraren 5. ekitaldia abuztuaren 1etik 9ra bitartean jokatuko dute, Lausanan hasi eta Nizan amaituta. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.