Saskibaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du

Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu. 

Nikola Dudasova (Araski)
Nikola Dudasova Leganesetik dator Araskira. Argazkia: Kutxabank Araski.

Kutxabank Araskik Nikola Dudasova eskolta fitxatu du, astelehenean, Gasteizko klubak iragarri duenez. Jokalari eslovakiarra, 31 urtekoa bera, Leganes taldetik iritsi da euskal taldera; 2025-2026 denboraldian, partidako, batez beste, 10,3 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 2,4 asistentzia eman ditu.

Dudasova, Leganesen jokatu aurretik, honako talde hauetan aritu da: Piestanske Cajkyn eta MBK Ruzomberoken (Eslovakia), Basket Zabiny Brnon (Txekia), 1KS Sleza Wroclawen (Polonia), NKA Universitas PEACen eta Atomeromu KSC Szekszarden (Hungaria), Elitzur Ramlan (Israel) eta Reyer Venezian (Italia).

Made Urieta Kutxabank Araskiren entrenatzailearen iritziz, Dudasova “eskuetan puntu asko dituen jokalaria da, zelai zabalean elektrikoa eta sortzailea. Ondo dabil buruz buruko defentsan, eta aire ona emango digu”. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X