Lehen jardunaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

F Liga abuztuaren 29an hasiko dute Realak eta Eibarrek eta 30ean Athleticek eta Alavesek

Abuztuaren 29an, larunbatean, talde txuri-urdinak Logroño United hartuko du, eta talde armaginak, Espanyol. Bestalde, lehoiek FC Badalona izango dute aurkari etxean, hilaren 30ean, igandean, eta Alavesek, Valentzia.

FC-Barcelona-Real-Sociedad-Liga-F-Moeve

Realeko jokalariak gol bat ospatzen, iragan denboraldian. Artxiboko argazkia: EFE

F Ligaren denboraldi berria abuztuaren 29an hasiko da, larunbatarekin, Reala vs Logroño United eta Eibar vs RCD Espanyol partidekin. Igandean, hilaren 30ean, Athletic vs FC Badalona Women eta Alaves vs Valentzia CF neurketak izango dira.

Oraindik ez dakigu lehiaketa non izango den ikusgai, abuztuaren 10era arte telebista eskubideak erosteko eskaintzak aurkezteko prozesua martxan baitago.

2026-2027 denboraldia parekatuagoa izatea aurreikusten da, Bartzelonako Alexia Putellas kapitain ohiak eta Mapi Leon atzelariak alde egin baitute. Erta berean, Ona Batlle, Salma Paralluelo eta Misa Rodriguez Real Madrilen atezaina, besteak beste, ez dira txapelketan izango.

Gainera, joan den ekainean klubek 55 milioi euroko inbertsio hitzarmena onartu zuten Gasol16 Ventures taldearekin datozen lau denboraldietarako.

Hona hemen lehen jardunaldirako ordutegiak:

- Reala vs Logroño United: abuztuak 29, larunbata (12:00etan*)

- Eibar vs RCD Espanyol: abuztuak 29, larunbata (17:00etan)

- Athletic vs FC Badalona Women: abuztuak 30 igandea (12:00etan)

- Alaves vs Valentzia CF: abuztuak 30, igandea (17:00etan)

* UEFA txapelketengatik alda daiteke.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X