Haugsetek irabazi du sari potoloa, Kopeckyren eta tropelaren jazarpenari eutsi egin baitio
Norvegiarra hirugarren etapan nagusi izan da, eta maillot horia ere jantzi du. Uno-X Mobility taldeko txirrindulariak Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren jazarpenari eutsi dio. Usoa Ostolaza laugarren izan da helmugan.
Sigrid Ytterhus Haugset norvegiarrak (Uno-X Mobility) garaipen handia lortu du Polignyko helmugan. Irudia: EITB
Sigrid Haugset txirrindulari norvegiarra bakarrik helmugaratu da Frantziako Tourreko hirugarren etapan, eta Lorena Wiebesi sailkapen nagusiko lidergoa kendu dio. Haugsetek lehen garaipena du itzuli handi batean.
Lotte Kopeckyk bigarren amaitu du, Uno-X Mobility taldeko txirrindularia minutu bat eta 24 segundora zuela. Marianne Vos izan da hirugarren helmugaratzen Polignyn, eta Usoa Ostolaza zarauztarra (Laboral Kutxa), laugarren.
Norvegiarrak irabazi du Frantziako Tourreko hirugarren etapa, 157 kilometrokoa, Geneva eta Poligny komunaren artean, ihesaldi ikusgarri bati esker. Bakarkako ihesaldia egin du, eta erresistentzia ariketa ikaragarria izan da.
Lotte Kopecky belgikarrak (Team SD Worx-Protime) bigarren egin du (01:24ra), eta Marianne Vos herbeheretarrak (Team Visma-Lease a Bike), hirugarren (02:48ra).
Demi Vollering herbeheretarrak (FDJ United-SUEZ), 2023an Tourreko irabazleak eta aurtengo faboritoetako batek, erorikoa izan du, beste txirrindulari talde txiki batekin batera, Col de la Faucille igoeran, lehen mendatea eta etapako puntu kritikoetako batean, hasieratik 17 kilometrora. Hala ere, lasterketara itzuli da.
Haugsetek, Norvegiako egungo txapeldunak, etapako protagonismoa bereganatu du, helmugatik 90 kilometrora egindako erasoarekin.
Sailkapen nagusiko liderra, Lorena Wiebes herbeheretarra (SD Worx-Protime), lehen bi etapak irabazi zituena, laster geratu da faboritoen taldearen atzetik, eta aukera asko galdu ditu maillot horia berreskuratzeko.
Kopecky irabazlearekiko zuen aldea murrizten saiatu da, eta 50 segundora jarri da, 39 kilometroren faltan. Chaux-Champagnyrako igoeran, lasterketa-burutik 13 segundora kokatu da, eta emozioa eman dio azken tarteari.
Norvegiarra harrapatu zezakeela zirudienean, ez du erritmoa jaitsi eta helmuga inor gabe zeharkatu du. Sailkapeneko lider berria da, hortaz, kokatzeko, erresistentzia ariketa itzela eginda.
Bestalde, Usoa Ostolaza gipuzkoarrak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) laugarren bukatu du etapa, 02:48ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.