Saskibaloia
Endesa Ligako 32. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligako 32. jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu hamar jokaldi onenak. Jokaldietako bat Trent Forrestena da, Kosner Baskoniako jokalariarena.
Kosner Baskoniak hortzak erakutsi ditu Granadaren aurka (121-85)
Kosner Baskoniak bere hortzak erakutsi ditu igande honetan Coviran Granadaren aurka, eta garaipen sendoa lortu du, 121-85, Endesa Ligako bigarren postua lortzeko lehian.
Surne Bilbaok Valentziaren aurka galdu du (88-83)
Valentzia Basketek aurre egin dio Justin Jaworski Surne Bilbao taldeko eskolta estatubatuarraren erakustaldiari igande honetan, 31 puntu eta 8 hiruko lortuta eta garaipenak ihes egin dio Bilboko taldeari.
Valentzia Basketek laugarrenez irabazi du Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziako taldeak 68-67 garaitu du Casademont Zaragoza, eta laugarren titulua jarraian eskuratu du horrela.
Lara Gonzalezek IDK Euskotrenekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Kapitainak, Gipuzkoako klubeko historian partidarik gehien jokatu dituen emakumeak, gutxienez datorren denboraldiko amaierara arte jarraituko du IDKn.
Kosner Baskoniak mendean hartu du UCAM Murtzia (87-80), eta Endesa Ligako bigarren posturako lehia estutu du
Ostegun gauean Buesa Arenan jokatutako partidan, Kosner Baskoniak ia neurketa osoan izan du kontrolpean markagailua. Hala, Galbiatiren taldeak sendo jarraitzen du Ligaren sailkapenean bigarren tokia eskuratzeko borrokan.
Surne Bilbaok Real Madril mendean hartu du Miribillan, eta playoff postuetan sartu da (88-82)
Surne Bilbao Basket lehen aldiz sartu da Endesa Ligako playoff postuetan Real Madrili 88-82 irabazita. Azken laurden bikain bat egin ondoren, merezitako garaipena lortu dute beltzezko gizonek. Hemen partidaren laburpena.
Yvonne Ejim, Kristine Vitola eta Roso Buchek ez dute IDK Euskotrenen jarraituko hurrengo denboraldian
Kanadarra iazko uztailean iritsi zen Donostiako taldera; letoniarra, berriz, 2026ko urtarrilean, eta kataluniarra, 2024ko uztailean.
Bilbao Basketen ereserki berria egin du Shinova taldeak: “Sua gara"
Bilbao Basket taldeak ereserki berria aurkeztu du astearte honetan. Shinova taldeak egindako piezak "Sua gara" du izena.
Endesa Ligaren 30. jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligaren 30. jardunaldia jokatu da jada, eta hemen hamar jokaldi onenak bildu ditugu. Jokaldi horietako bat Trent Forrest Kosner Baskoniako jokalariarena da.
Kosner Baskoniak Valentziaren Europako nekea aprobetxatu du (86-88)
Kosner Baskoniak 86-88ko emaitzarekin irabazi dio Valentzia Basketi Roig Arenan, final estu batean. Etxekoak, azken kolpe ikusgarri batekin, partida iraultzeko zorian izan dira.
Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)
Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute.
Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.
Quinn Dornstauderrek Kutxabank Araski utziko du denboraldiaren amaieran
Jokalari kanadarra funtsezkoa izan da mailari eusteko.
Kapitaina entrenamenduetara itzuli da, bi ebakuntza eginda, bost hilabeteko etenaren ondoren
Galbiatik jokalari lituaniarra erabili ahal izango du Valentziaren aurkako hurrengo partidan, nahi izanez gero. Sedekerskisek min hartu zuen orkatilan Eurobasketeko lehian, eta bi ebakuntza egin zizkioten, abenduan eta martxoan.
Wembanyamak beste marka bat hautsi du, play-offetako partida bakar batean 12 tapoi jarrita
Minnesota Timberwolves taldeak San Antonio Spurs garaitu du 102-104 emaitzarekin finalerdietako lehen neurketan. Pibot frantziarrak Mark Eaton, Hakeem Olajuwon eta Andrew Bynumek partekatzen zuten errekorra hautsi du, hamarna tapoirekin.
Endesa Ligaren 29. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
Endesa Ligaren 29. jardunaldia jokatu da, eta hemen bildu ditugu hamar jokaldi onenak.
Kosner Baskoniak Breogan gainditu du eta hurbilago dauka bigarren postua (112-84)
Kosner Baskoniak Rio Breogani gailendu zaio 112-84 garaipen garrantzitsua lortuta, eta emaitza honen ondorioz, sailkapeneko onenen arteko aldea murriztu egin da.
Valentzia Basketen eta Ucam Murtziaren porrotei esker, gasteiztarrek sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute.
Surne Bilbaok aste zoragarria itxi eta Granada hondoratu du (88-83)
Surne Bilbaok garaipen estua lortu du Coviran Granadaren aurka Miribillan (88-83), eta aste bikaina biribildu du, FIBA Europa Kopa irabazi ondoren play-offerako lehian sartuta. Granada azken unera arte borrokatu bada ere, porrot honek gehiago hurbiltzen du beheko postuetara.
Ponsarnau: “Batera ahal izan dugun urrunen heldu gara"
Jaume Ponsarnau Surne Bilbao taldeko entrenatzaile eta FIBA Europe Cupeko txapeldunarekin egon gara. Bigarren urtez jarraian atera da irabazle, eta finaleko xehetasunak eta ospakizuneko giroaz aritu gara berarekin.
Mikel Odriozolak zaleekin “Txoria Txori” abesten ospatu du FIBA Europa Kopa
Surne Bilbaoko entrenatzaile laguntzaileak zaleen laguntzarekin "Txoria Txori" abesten ospatu du irabazitako titulua.