KIROL EGOKITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBK Bidaideak taldea BSR 3x3ko Espainiako txapeldun

BBK Bidaideakek Amiab Albacete garaitu du (13-10) Bilbon jokatutako finalean, Europako brontzearekin eta Ligako Lauko Finalerako sailkapenarekin osatutako denboraldi arrakastatsua borobilduta.

3x3
Argazkia: Bidaideak BSR.

BBK Bidaideak BSR taldeak amaiera bikaina eman dio 2025-26 denboraldiari, gurpil-aulkiko saskibaloiko 3x3 modalitatean Espainiako txapeldun bihurtuta. Asteburuan Bilboko Etxebarria parkean jokatutako finalean, 13-10 nagusitu zaio Amiab Albaceteri. Bilboko taldeak hasieratik hartu du partidaren agintea, eta norgehiagokaren erritmoa markatu du.

Asier Garcia, Manu Lorenzo, Adrian Garcia Ingelmo eta Pablo Poyato jokalariek osatutako taldeak titulua eskuratu du Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonentzako Kirolen Espainiako Federazioak antolatutako 3x3 Espainiako Txapelketan. Lehiaketa Bilbao Jokoan ekitaldiaren barruan jokatu da, Bilbon.

Lorpen honekin denboraldia borobildu du Bizkaiko taldeak; izan ere, Ligako Lauko Finalera iritsi zen eta EuroCup 1 txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen. Emaitza horiekin, BBK Bidaideakek Espainiako eta Europako elitean duen tokia berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X