Kobi Simmonsek Kosner Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Arabako hiriburuan jarraitzeko aukera eman dio horrek. "Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, eta zaleei gau bikainak eskaini dizkie", azaldu du Baskoniak.
Kobi Simmons, beroketa batean. Argazkia: Europa Press
Kobi Simmons Kosner Baskoniako jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du Gasteizko taldean, 2028ra arte, talde gasteiztarrak gaur iragarri duenez.
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Gasteizen jarraitzeko aukera eman dio horrek. Urrian, Txinako Zhejiang Golden Bulls taldetik etorri zen, Trent Forrest lesionatuaren tokia betetzeko. Hasiera batean, bi hilabeteko kontratua egin zioten.
Bere errendimendu onaren ondorioz, abenduan, kontratua luzatu zioten denboraldia bukatu arte, eta orain lotura berriro luzatu du.
"Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, zaleei gau bikainak eskainiz", azpimarratu du talde arabarrak.
Simmonsek 60 partida jokatu ditu denboraldi honetan, eta, batez beste, 11,8 puntu eta 2,8 asistentzia lortu ditu, eta 11ko balorazioa du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kenneth Faried pibota Kosner Baskoniako lesionatuen zerrendan sartu da
Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Azken laurdenean hondoratu, eta Partizanen aurka galdu du Baskoniak
Kosner Baskoniak Kenan Kamenjas bosniarra ekarri du barneko jokoa indartzeko
Rolands Smitsek Kosner Baskoniaren barneko jokoa sendotuko du 2026-2027 denboraldiko amaierara arte
Perasovicek espero du laster “pibot on bat" ekartzea
Kosner Baskoniak garaipena lortu du Barris Norden azken txanpan (93-98)