Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.
Surne Bilbao Basketek bi jokalarik kluba utziko dutela iragarri du. Alde batetik, Stefan Lazarevic hegaleko serbiarrak diziplina utziko du klubean denboraldi bat eta 39 partida jokatu eta gero. Bestetik, Amar Sylla pibot senegaldarrak ere alde egingo du, bi denboralditan 67 partida jokatu eta gero.
Lazarevici dagokionez, "Stefani eskertu nahi diogu izan duen gertutasuna, egindako lana eta kantxa barruan zein kantxatik at izandako inplikazioa. Horrez gain, eskerrak eman nahi dizkiogu talde lanean egin duen esfortzuagatik eta denboraldi honetan lortu ditugun lorpenengatik: Eurokopa irabaztea eta Endesa Ligako play-offetarako sailkapena. Mila esker Stefan, zorterik onena opa dizugu zure etorkizuneko proiektuetan", esan dute.
Amar Syllari hitz batzuk eskaini dizkiote baita ere: "Eskertu egin nahi diogu Amarri, erakutsitako gertutasuna, egindako lana eta bere eginkizunean izandako inplikazioa garrantzitsua izan baita FIBA Europe Cupa birritan altxatu ahal izateko. Eskerrik asko Amar, zorte on jokalari bezala izango dituzun etorkizuneko erronketan", opa diote.