Gernika KESBk 2026-2027 denboraldiko Endesa Ligan parte hartuko duela baieztatu du
Azken urteotan klubaren babesle nagusia izan den Lointekek ez jarraitzea ekarritako “erronka ekonomikoari” aurre eginda, Gernika KESBk iragarri du hurrengo denboraldian, “berriro ere, emakumezkoen Endesa Ligako elastikoa" jantziko duela.
Gernika KESB Endesa Ligan arituko da hurrengo urtean. Argazkia: Europa Press.
Gernika KESBk baieztatu du, asteazkenean, 2026-2027 denboraldiko emakumezkoen Endesa Ligan parte hartuko duela. Azken urteotan klubaren babesle nagusia izan den Lointekek ez jarraitzea ekarritako “erronka ekonomikoari” aurre eginda, Gernika KESBk, prentsa ohar baten bidez, iragarri du hurrengo denboraldian, “berriro ere, emakumezkoen Endesa Ligako elastikoa" jantziko duela.
Gernika KESBren testuak zehaztu duenez, “kluba buru-belarri aritu da, azken asteean, egoera berri honi heltzeko, lehen taldeak Estatuko emakumezkoen saskibaloiaren goreneko mailan lehiatzen jarraitu ahal izateko moduen bila. Ahalegin horri esker, Gernika KESBk datorren denboraldian, berriro ere, emakumezkoen Endesa Ligako elastikoa jantziko du; hala, kirol proiektuari eutsiko dio, bai eta harrobiarekin duen konpromisoari, Fenomenoak eta Saski Eskola kontuan izanda”.
Klubak esker ona agertu die “erakundeei, babesleei eta laguntzaileei, erakutsitako inplikazioagatik eta babesagatik, bereziki zailak izan diren une hauetan. Haien konfiantza izan dugu, eta hori ezinbestekoa izan da aurrera egiteko. Bizkaiko, Gernika-Lumoko eta Busturialdeko enpresa- eta gizarte-ehunaren betebeharra sendotu egin da, eskualdeko emakumezkoen saskibaloiaren euskarri gisa”.
Azkenik, Gernika KESBk deia luzatu die bazkideei, zaleei eta gizarte osoari, “datorren denboraldiari begira indarrak batzen" jarraitzeko, taldearen azken urteotako "historiako erronka ekonomiko handienetako bati aurre egin" beharko diote eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Galanopoulos joko-antolatzaile greziarra Gernika KESB taldera batu da
Grezian Esperides Kallitheas eta Panathinaikos taldeetan lehiatu ondoren, Galanopoulos Malostera iritsiko da Emakumezkoen Endesa Ligan etapa berri bati aurre egiteko.
Gernika KESBk Elena Bosgana hegaleko greziarra fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Bosgana, 22 urtekoa eta 1,90ekoa bera, Leganesetik iritsi da euskal taldera. Greziako selekzioarekin internazionala izan da, eta Gernika KESBk espero du “fisikoa, moldakortasuna eta hainbat posiziotatik eragiteko gaitasuna” emateari taldeari.
Naia Zubiagak ez du Gernika KESBen jarraituko datorren denboraldian
Harrobiko jokalariak 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, eta bigarren denboraldian ere etxean jokatu ostean, harremana etengo du klubarekin.
Gernika KESB taldeak Seehia Ridard hegal-pibot frantziarra fitxatu du
Poloniako AZS UMCS Lublin taldetik iritsiko da. Gernikak azpimarratu duenez, "uztaitik gertu jokatzeko, kantxan korrika egiteko eta barruko posizioetatik espazioak irekitzeko gaitasuna" du jokalari frantziarrak.
Esther Matarranzek Gernika KESB taldearekin berritu du
Barruko jokalari madrildarrak beste urtebetez defendatuko du elastiko granatea.
Aaronette Vonleh pibotak kontratua berritu du Gernika KESB taldearekin
Urtarrilean iritsi zen klubera, eta jokatu dituen 14 partidetan batez beste 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu ditu 18 minututan.
Estel Puiggros joko-antolatzaile kataluniarra, Gernika KESBren lehen fitxaketa
Puiggros Unicaja Mijas taldetik iritsiko da. Talde bizkaitarrak baieztatu duen hirugarren jokalaria da, Ane Olaeta joko-antolatzailearen eta Angela Salvadores eskoltaren ondoren.
Angela Salvadoresek Gernika KESBn jarraituko du datorren denboraldian
Ane Olaetak Gernika KESBekin berritu du 2026-2027 denboraldirako
Ane talde bizkaitarrak baieztatu duen lehenengo jokalaria da, Franky Garcia entrenatzaile berria izanen dela iragarri zuenetik.
Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria
Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.