Surne Bilbaok Adam Somogyi fitxatu du
Surne Bilbao Basketek Adam Somogyiren fitxaketa iragarri du 2026/27 denboraldirako. 25 urteko eta 1,95 metroko altuera duen nazioarteko joko-antolatzaile hungariarra Szolnoki Olaj taldetik dator 2028ko ekainera arte.
Somogyi Txapeldunen Ligan denboraldi bikaina egin ondoren iritsi da Miribillara: partidako 13,9 puntu, 8,3 asistentzia eta 4,6 errebote, txapelketan asiestentzien erregistro onena lortu duen jokalaria bihurtuz. Bere erregistroak are handiagoak izan ziren Hungariako ligan: 9,8 asistentzia eman zituen partidako eta 20 saskiratze egin zituen Falco Szombathelyren aurkako finalean. Gainera, hungariarrak dagoeneko badaki Endesa Liga zer den. Izan ere, hirugarrenez jokatuko du bertan Surne Bilbaorekin, 2023-24 denboraldian Morabanc Andorrarekin 26 partida eta 2024-25 denboraldian Rio Breoganekin 9 gehiago jokatu ondoren.
Rafa Pueyok, Surne Bilbao taldeko kirol zuzendariak, azpimarratu duenez, "bere taldea azken bi urteetan gidatzetik datorren antolatzailea da. Bere paseen kalitatea eta Pick and Roll jokaldien irakurketan nabarmentzen da magiarra, horrez gain, saskiratzaile trebea da sarreretan zein distantzia laburreko jaurtiketetan. Gainera, azken denboraldietan urruneko jaurtiketetan hobetu du nabarmen, eta jokalari arriskutsuagoa bilakatu da. Antolatzaile altua eta tamaina handikoa dela gustatzen zaigu eta hori onuragarria izango zaigula uste dugu defentsa eta errebote lanetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.