Kutxabank Araskik Laura Piera fitxatu du
Kataluniako jokalaria Joventut taldean aritu ostean dator Gasteizera.
Laura Pierak Kutxabank Araskin jokatuko du 2026-27 denboraldian. Jokalari katalana Badalonako Joventutetik heldu da, azken bost urteetan taldeko funtsezko kidea izan ostean. Laura Araskiren laugarren fitxaketa da. Orain arte, Mireya Sanz, Julieta Mungo eta Lotta-Maj Lahtinen fitxatu dituztela iragarri dute.
Sant Cugat del Vallesen jaioa (2000/02/12), base-eskoltak CBF Sarria eta Basket Almeda taldeetan hasi zuen ibilbidea. Kataluniako kantxetan hainbat urtez jokatu ondoren, Laura Pierak Ameriketako Estatu Batuetako NCAA Grand Canyon Universityrekin bat egin zuen. Hiru denboraldiko esperientzia egin zuen han, Badalonako Joventutekin fitxatu aurretik.
Azken sasoi honetan, Laurak 27 partida jokatu ditu, batez beste 5,5 puntu, 2,7 errebote eta 2 asistentzia lortuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Aleksandra Stanacev, Kutxabank Araskiren fitxaketa berria
Jokalari serbiarra Movistar Estudiantes taldetik dator Gasteizera.
Kutxabank Araskik Kristina Higgins fitxatu du
Pibot estatubatuarra taldearen “barruko erreferentea” izateko heldu da Gasteizera.
Montse Brotonsek Kutxabank Araskirekin berritu du
Alacanteko pibotak beste denboraldi batez jokatuko du Araskin, hirugarren denboraldia beteko du elastiko berdea defendatzen.
Kutxabank Araskik Kristina Rakovic fitxatu du
Montenegroko hegaleko pibota Gasteizko proiektu berriko zazpigarren jokalaria da, eta Azulmarino Palmatik dator.
Dominique Toussaintek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Jokalari amerikarrak Endesa Ligako 30 partidak jokatu ditu, batez beste 9,9 puntu, 3,2 errebote eta 2,1 asistentzia eginda.
Kutxabank Araskik Maria Roters hegalekoa fitxatu du
Roters, 25 urtekoa bera, Unicajatik iritsi da euskal taldera; azken denboraldian, oso gertu izan du Endesa Ligarako igoera.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Lotta-Maj Lahtinenek Kutxabank Araskirekin berritu du
Finlandiako hegalekoak beste denboraldi batez geratuko da Araskin, bigarren urteari ekingo dio elastiko berdearekin.
Mama Dembelek ez du Kutxabank Araskin jarraituko
Base katalanak amaiera eman dio Araskiko etapari azken denboraldian 27 norgehiagoketan parte hartu ondoren.