Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Maddie Garrick australiarrak bat egingo du Kutxabank Araskiko plantillarekin. 34 urteko hegalekoa, Emakumezkoen Endesa Ligan lehiatu zen aurreko denboraldian, CAB Esteponarekin hasi zuen denboraldia eta Movistar Estudiantesekin amaitu. Klubak jakinarazi duenez, helburua zehaztuta dago: “Maddie gasteiztarren perimetroaren erreferentzia anotatzailea izateko heldu da, eta australiarraren ezaugarri den dinamita hori emateko”.
Sheppartonen jaioa, Garrickek Australiako Bendigo Spirit eta Melbourne Boomers taldeetan egin du bere ibilbidearen zati handi bat, WNBLko bi titulu bereganatuz. Bere ibilbidea Turkian, Italian, Mexikon eta Frantzian egindako nazioarteko esperientziek ere markatu dute. Gainera, 5x5 eta 3x3 modalitateetan esperientzia du australiarekin, nazioarteko mailan.
Bere etorrerari buruz, honakoa azpimarratu du Made Urieta entrenatzaileak: “Bai 3an eta bai 2an joka dezakeen jokalaria da. Oso jaurtiketa ona du eta puntu asko ditu eskuetan. Gainera, erabakiak hartzen ditu, eta Italiako zein Frantziako ligetan ondo egin izanaren esperientzia du”.