Surne Bilbaok Dan Duščak joko-antolatzaile esloveniarra fitxatu du
Surne Bilbao Basketek Dan Duščak fitxatu duela iragarri du ostegun honetan, Alimerka Oviedotik datorren 23 urteko joko-antolatzaile esloveniarra 1,85 metro luze da.
Duščakek Oviedorekin jokatu du azken hiru denboraldietan, partidako batez beste 6,9 puntu, 3,4 asistentzia eta 2,3 errebote lortuta.
2025ean, Esloveniako selekzio nagusiarekin debuta egin zuen, eta bi partida jokatu zituen FIBA txapelketako atarian.
Jaume Ponsarnau entrenatzaileak oraingoz Margiris Normantas, Martin Krampelj, Luke Petrasek eta Darrun Hilliard ditu taldean datorren sasoiari begira, 2028ra arte berritu dutelako. Horiez gain, Tryggvi Hlinasonek, Aleix Fontek eta Amar Syllak ere jarraituko dute, 2027ra arteko kontratua baitute.