Kosner Baskonia, Howard eta Kurucs nola dabiltzan zain, Errege Kopari begira
Khalifa Diop baja izanen da, eta Tadas Sedekerskis ere bai, eta Tim Luwawu-Cabarrot Paolo Galbiatiren esanetara izanen da. Euskal taldeak La Laguna Teneriferen aurka ekingo dio Kopari, final-laurdenetan, ostiral honetan, 18:00etan.
Markus Howard, Kosner Baskoniako jokalaria. Argazkia: Europa Press
Kosner Baskonia Markus Howarden eta Rodions Kurucsen egoeraren zain dago, ostiral honetan 2026ko Errege Kopari ekin aurretik. Gasteizko taldeak astearte honetan jakinarazi du Khalifa Diop eta Tadas Sedekerskis baja izanen direla; Tim Luwawu-Cabarrot, berriz, jokatzeko moduan izango da, eta Paolo Galbiatik bere esanetara jarri ahal izango du. Kosner Baskonia ostiralean hasiko da lehian, 18:00etan, La Laguna Teneriferen aurka, final-laurdenetan, Valentzian izango den txapelketan.
Horrela, Khalifa Diop baja izanen da, aurreko igandean Surne Bilbaoren aurka izandako lesioaren ondorioz. Arabako taldearen zerbitzu medikoek egindako probek ondorioztatu dute jokalari senegaldarrak hezur-zafarda daukala ezkerreko belaunean, eta "asoziatutako zati bigunetan zauriak” dauzkala; horrek hurrengo partidak jokatzea eragotziko dio, baina, hala ere, ez dute bajan emanen duen denbora zehaztu: “Bere bilakaerak markatuko du taldearekin lan egitera itzultzeko beharko duen denbora”, azaldu du Kosner Baskoniak.
Rodions Kurucsek, bere aldetik, bihurdura izan zuen ezkerreko orkatilan, eta “eguneroko bilakaeraren zain egonen da, Errege Kopari begira”. Halaber, Markus Howardek ezkerreko belaunean kontusioa izan zuen, eta taldeko zerbitzu medikoek gainbegiratuko dute; horiek zehaztuko dute jokalariak Valentzian izanen duen parte-hartzea.
Bi jokalariek ezin izan zuten partida amaitu igandean, Miribillan. Neurketa horretan ez zen Tim Luwawu-Cabarrot jokalari frantsesa izan, denboraldiko jokalari onena izateko hautagaietako bat, baina ostiralean bai egonen da, La Laguna Teneriferen aurka, final-laurdenetan. Tadas Sedekerskis lituaniarra, berriz, ez da lehian izango, eta Koparen ondoren itzuliko da.
Baskoniaren azken txanpa onak zerrendaburu moduan sartzea ahalbidetu dio, bi urte Kopan egon ezinik eman ondoren. Aldiz, parte-hartzaileen artean titulu gehien dituzten taldeen artean egon arren, sei titulu ditu eta, ekitaldi honetan esperientzia gutxien duen taldeetako bat da: entrenatzaileaz gain, hamar jokalarik debuta eginen dute ekitaldi garrantzitsu honetan.
Kosner Baskonia harmailetan eta kaleetan ordezkapen gehien izango duen taldeetako bat izanen da, urtero-urtero legez.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.
Baskoniak Chris Duarte saskiratzailea sinatu du hurrengo bi denboraldietarako
Talde gasteiztarrak ere agur esan dio ostiral honetan Tim Luwawu-Cabarroti, eta horrek esan nahi du ez duela tanteo eskubidea baliatuko, jokalariak Real Madrilekin akordioa lortu ostean.
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.