Kutxabank Araskik lehen laurdenean utzi du erabakita IDK Euskotrenen aurkako derbia (76-66)
28-8ko lehen partzialarekin, garaipena etxean geratzea ziurtatu du Arabako taldeak.
Araskiko jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: @Araski
Kutxabank Araskik 76-66 irabazi du igande honetan IDK Euskotrenen aurka jokatutako derbia, Endesa Ligako 21. jardunaldian. 28-8ko lehen partzialarekin, Arabako taldeak garaipena etxean geratzea ziurtatu du.
Etxekoek ahalik eta ondoen hasi dute derbia, aldeko 12-0eko partzialarekin. Gipuzkoako taldea ez zebilen eroso kantxan, eta Araskik 9-0eko beste partzial bat atera du alde. Horrela, lehen laurdena 28-8 amaitu da, eta Dembele eta Lahtinenen jokoa nabarmentzekoa izan da.
Bigarren laurdenean IDK-k erreakzionatzen jakin du eta suspertu egin da. Orduan, saskiratze trukea izan da, eta jokoa bisitarien alde atera eta aldea zertxobait murriztea lortu dute (46-32).
Atsedenaldiaren ostean, jokoan berdintsu ibilidira, Gipuzkoako taldeak gehixeago asatu du, oso gutxigatik izan bada ere. Markagailuan hurbiltzen joan dira, baina etxekoek erritmoari eutsi diote garaipena 76-66 lortzeko eta jaitsierari iskin egiteko.
Zaragoza vs Lointek Gernika (85-63)
Bestalde, Lointek Gernika Bizkaiak laugarren porrota jarraian jaso du Zaragozan 85-63 galduta. Bizkaiko taldea ez da aurkari izan Zaragozarentzat, eta jaitsiera postuetara jaitsi da.