Surne Bilbaok PAOK menderatu du, lehen postuan sailkatu da, eta Turkiako Petkim Spor izango du aurkari final-laurdenetan
Beltzezko gizonak Salonikara itzuli dira, duela hamar hilabete txapela ekarri zien Greziako hirira, eta puntu bakarreko aldearekin lortu dute garaipena (87-88) azken laurdenean, ia partida osoa markagailuan atzetik egon ondoren.
Surne Bilbao Salonikara itzuli da, duela hamar hilabete FIBA Europa Kopako txapela ekarri zion Greziako hirira, PAOK Sports Arena Palataki izenarekin ezaguna den pabilioian, PAOKen aurka jokatzeko. Helburua txapelketa kontinental horretako bigarren fasearen amaierako hamargarren garaipena jarraian lortzea zen, eta azken laurden oso estuan lortu du, puntu bakarreko aldearekin (87-88).
Final-laurdenetako aurkaria Turkiako Petkim Spor taldea izango da, azken jardunaldian Peristeriren aurka galdu ondoren. Horrenbestez, Turkiako taldea bigarren sailkatu da N multzoan.
Surne Bilbaok eskura zuen multzoko lehen postuan amaitzea, duela hiru aste PAOKen aurka Miribillan lortutako garaipena ondoren (95-73). Ponsarnauren jokalariek bilatzen zuten aparteko saria bigarren fasea garaipen guztiekin eta porrotik gabe bukatzea zen, lehen kanporaketa gaindituz gero finalaurreko eta finaleko itzulerako neurketak Bilbon jokatzea ahalbidetuko zien eta. Azkenean, lortu dute garaipen garrantzitsu hori, baina majo sufrituta.
Ponsarnauren mutilak azken bi minutuetan lehen laurdenaren zatirik handienean egindako lan ona zakarraontzira botatzeko zorian egon dira. Une oro atzetik baina markagailuan gertu izan dira, laurdenaren amaieran izan ezik. Jaworskik, neurri batean, galera handiagoa izatea eragotzi du (30-24).
Bigarren laurdenean, beltzezko gizonek erreakzionatu egin dute, eta markagailuan aurretik jarri dira. Hala ere, Frey ez da oso fin ibili taldea gidatzeko orduan, ezta aurkariaren uztai aurrean ere, eta horrek eragotzi egin du markagailuan abantaila hartzea. Epaileek bi teknika adierazi dituzte, bat talde bakoitzeko, eta, horren ostean, beltzezkoek erabaki txar batzuk hartu dituzte, berriro, lehen zatiaren amaieran (50-42).
Atsedenaldiaren ostean, Ponsarnauren taldeak, norabidea zuzendu beharrean, errendimendua jaitsi du hirugarren laurdenaren lehen zatian, defentsan errebotea ixteko ez dira gai izan, eta bide hori baliatu du Greziako taldeak partidan agintzen jarraitzeko (75-64).
Azken laurdenean, beltzezko gizonek defentsa gogortu dute eta odoljarioa eten dute. Horrela, lanari esker, aldea murriztea, partida berdintzea eta markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Gainera, aurreko laurdenetan ez bezala, azken minutuetan asmatu dute, Pantzar bikain baten zuzendaritzapean, eta garaipena puntu bakarreko aldearekin bildu dute (87-88).
Urtarrilaren 2an, Bilbao Arenan, Valentzia Basket sendoaren aurrean jipoi historikoa (72-116) jaso ondoren, Surnek sei garaipen lortu ditu Endesa Ligan eta lau gehiago Europako txapelketan.
Fitxa teknikoa:
87.- PAOK BC (30+20+25+12): Allen (20), Melvin (10), Tyree (7), Beverley (2) eta Moore (11) -hasierako bostekoa- Koniaris (4), Chougkaz (7), Omoruyi (8), Persidis (5) eta Dimsa (13).
88.- Surne Bilbao (24+18+22+24): Pantzar (14), Jaworski (15), Font (10), Petrasek (7) eta Bagayoko (4) -hasierako bostekoa- Normantas (4), Frey (5), Hilliard (4), Krampelj (12) eta Hlinason (13).
Laurdenak: 30-24, 50-42 (atsedenaldia), 75-64 eta 87-88 (amaiera).
Epaileak: Geert Jacobs (Belgika), Edgard Ceccarelli (Frantzia) eta Kirile Tvauri (Georgia). Normantas egotzi dute, bosgarren falta adierazita (38. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.