Kosner Baskoniak Surne Bilbao Basketen bolada ona eten du Miribillako derbian (69-76)
Partida parekatua jokatu dute bi taldeek. Khalifa Diopek, Rodion Kurucsek eta Markus Howardek min hartuta utzi dute kantxa eta zalantza dira Errege Koparako.
Kosner Baskoniak Surne Bilbaori irabazi dio Miribillako euskal derbian (69-76) talde bizkaitarraren hamar garaipeneko bolada onari amaiera emanez. Hala ere, gasteiztarrek garesti ordaindu dute derbia, Khalifa Diop, Rodion Kurucs eta Markus Howard lesionatu egin baitira.
Debi orekatua jokatu dute bi taldeek, Kosner Baskoniak hirugarren laurdenean amaieran partida hautsi duen arte.
Partida hasierako jauzian, Diopek min hartu du belaunean eta horrek zaildu egin die neurketan sartzea (4-0). Bilbotarrek ondo aprobetxatu dute hori eta lehen laurdena aurretik amaitu dute (14-13).
Bigarrenean, Krampeljen energiak, Fontek lagunduta, 13-0eko partziala eragin du (13-22tik 29-22ra) . Zaleek taldea gogoz bultzatu dute eta atsedenaldira sei puntuko aldearekin iritsi dira (36-30).
Hirugarren laurdenean, Baskoniak abiadura eman dio jokoari eta Surneri arazo asko sortu dizkio. Arabarrek, ondorioz, markagailua irauli dute (43-51).
Azken minutuetan, etxekoak sei puntura hurbildu badira ere, arabarrek ondo kontrolatu dute partida eta garaipena Gasteiz aldera joan da. (69-76).
Fitxa teknikoa:
69.- Surne Bilbao (14+22+12+21): Frey (4), Normantas (5), Hilliard (-), Krampelj (16), Hlinason (10) -hasierako bostekoa- Pantzar (9), Jaworski (-), Bagayoko (3), Petrasek (7) eta Font (15).
76.- Kosner Baskonia (13+17+21+25): Forrest (12), Howard (4), Kurucs (9), Radzevicius (11), Diop (-) -hasierako bostekoa- Diakité (12), Villar (2), Omoruyi (15), Spagnolo (11), Frisch (-) eta Joksimovic (-).
Zure interesekoa izan daiteke
Valentzia, Endesa Ligako txapeldun, Bartzelona jipoituta (84-108)
Valentzia Basket Endesa Ligako txapelduna da bere historian bigarren aldiz, finaleko laugarren partidan, Palau Blaugranan, Bartzelona jipoituta. Jean Montero dominikarra aukeratu dute finaleko jokalaririk onena (MVP).
Monterok Barça nokeatu eta Valentzia garaikurrera hurbildu du (80-88)
Valentzia Basketek, Jean Monteroren (29 puntu) gidaritzapean, Barça mendean hartu du (80-88) astelehen honetan, Palau Blaugranan jokatu den Endesa Ligako finalaren hirugarren neurketan, eta ACBko garaikurrera hurbildu da.
Valentziak aise menderatu du Bartzelona eta finala berdindu du (102-75)
Valentzia Basketek 102-75 gainditu du Bartzelona larunbat honetan Endesa Ligako finaleko bigarren partidan eta Kataluniako taldeak ostegunean lortutako garaipena berdindu du.
Bartzelonak lehen kolpea eman du finalean, eta kantxa faktorea kendu dio Valentziari (112-113)
Nico Laprovittola argentinarrak gidatu du Barça Endesa Ligako finalaren lehen neurketan. Will Clyburnek, hiruko marratik, luzapena behartu du. Denbora gehigarri horretan bi jokalariak funtsezkoak izan dira, Valentzia mendean hartzeko (112-113).
Txus Vidorreta Unicajaren entrenatzaile berria izango da
Euskal entrenatzaileak Ibon Navarro ordezkatuko du Malagako taldean, Tenerifeko La Laguna utzi eta gero. Bi denboraldirako kontratua adostu dute.
Txus Vidorreta bilbotarrak CB Canarias taldea utzi du, hamar urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean
Entrenatzaile bizkaitarrak Kanarietako taldearen buruan bi Txapeldunen Liga irabazi eta Errege Kopako final bat jokatu ditu, eta ACBko play-offetan bederatzigarren izan da. Vidorretak esan duenez, "bizitzan jakin behar da zure garaia noiz dagoen amaitzear".
Valentziak Endesa Ligako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka
Valentzia Basketek Endesa Ligako finalerako txartela lortu du igande honetan, Asisa Joventuten aurkako finalerdietako hirugarren partida ere irabazita (75-87), Badalonan, garaipen guztiak lortuta eta finalerako txartela lortuta. Hala, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala.
Bartzelona, Endesa Ligako lehen finalista
Barçak Endesa Ligako finalerako txartela lortu du finalerdietako hirugarren partidan La Laguna Teneriferi irabazita (76-85). Valentzia Basketek eta Asisa Joventutek jokatuko duten kanporaketatik aterako da bere aurkaria.
Surne Bilbao eta Kosner Baskonia, ligako play-offetarako prest
Surne Bilbaok eta Kosner Baskoniak ABC ligako play-offei ekingo diete asteazken honetan, ekainaren 3an. Bilbao Basketek Valentziaren aurka jokatuko du; Kosner Baskoniak, berriz, Joventut izango du aurkari.
Kosner Baskonia vs Joventut eta Valentzia vs Surne Bilbao, Endesa Ligako play-offetako final-laurdenetan
Gasteizko taldea Buesa Arenan hasiko da play-offak jokatzen, asteazkenean, ekainaren 3an, 21:00etan, eta Bilbokoak, ordea, Valentzian jokatuko du lehenengo partida, asteazkenean ere, 19:00etan. Bi kanporaketa horietako bigarren partida ostiralean izango da, hilaren 5ean, eta, beharrezkoa balitz, hirugarrena igandean jokatuko lukete, hilaren 7an.