Surne Bilbaok multzoko lehenengo postua ziurtatu nahi du FIBA Europa Kopan, asteazkenean, Salonikan, PAOKen aurka
Partida 16:30ean hasiko da, eta kirolakeitb.eus-en eta ETB4ren bitartez emanen da, zuzenean. Euskal taldeak garaipena edo 22 puntu baino gutxiagoko aldez galtzea lortzen badu, multzoko lehenengo sailkatua izanen da txapelketaren bigarren fasean.
Hlinason, Surne Bilbao taldeko jokalaria; Argazkia: EFE
Surne Bilbaok asteazken honetan jokatuko du PAOK Salonikaren aurka, PAOK Sports Arenan, 2025-2026 denboraldiko FIBA Europa Kopako bigarren faseko seigarren eta azkeneko jardunaldian. EITBk, ETB4ren eta kirolakeitb.eus plataformaren bitartez, zuzenean emanen du partida; hori 16:30ean hasiko da.
Partidan, Surne Bilbaok txapelketaren bigarren fasean lehiatu den multzoaren lehenengo postua ziurtatu nahi du. Horretarako, euskal taldeak Salonikan irabazi beharko du, edo, lortzen ez badu, 22 puntu baino gutxiagoko aldearekin galdu; Miribillan, urtarrilean, bi taldeek lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenean, Surne Bilbaok lortu zuen garaipena, 95-73 emaitzarekin; ondorioz, 21 puntu edo gutxiagoko porrotak ere emanen dio Jaume Ponsarnauren taldeari lehenengo postua.
Final-laurdenentan, Petkimspor edo Peristeriren aurka jokatuko du Surne Bilbaok. Bizkaiko taldeak Amar Sylla eta Stefan Lazarevic jokalarien bajak ditu, baina sasoi bikainean da, hamar garaipen jarraian lortuta, Endesa Liga eta FIBA Europa Koparen artean; nazioarteko txapelketan, hamar garaipen lortu ditu jarraian.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.