Saskibaloia
2025/09/02 - 13:35
Hilliard ''pozik'' azaldu da Bilbao Basketen dagoelako, eskaintza ekonomiko hobeak izan dituen arren
Surne Bilbao basketek Darrum Hilliard aurkeztu du. Jokalari estatubatuarrak azaldu du zergatik aukeratu duen Bilboko taldea.
2025/08/27 - 18:59
Baskoniak denboraldiaurreari ekin dio
Baskonia 2025-2026 denboraldia prestatzen hasi da. Abuztuaren 27an ekin dio denboraldiaurreari. Endesa Ligan goialdean egotea, Errege Koparako sailkatzea eta Euroligan iaz baino maila hobea ematea ditu helburu Gasteizko taldeak.
2025/08/26 - 14:42
IDK Euskotrenek gogotsu eta ilusioz beteta ekin dio denboraldiaurreari
IDK Euskotrenek denboraldiaurreari ekin dio. Jokalariak gogotsu daude, eta hasi dira 2025-2026 sasoia prestatzen. Jokalari berri askorekin hasi da lanean Gipuzkoako taldea.
2025/08/25 - 15:57
Bilbao Basketek iazko lorpenak hobetzeko erronkarekin ekin dio denboraldiaurreari
Surne Bilbao Basket hasi da 2025-2026 denboraldia prestatzen. Ekin egin dio denboraldiaurreari, abuztuaren 25ean. Endesa Ligan iragan sasoian baino hobeto ibiltzea eta Europan maila ona ematea ditu helburu Bilboko taldeak.
2025/08/21 - 17:15
Rodions Kurucsek ez du Eurobasket lehiaketa jokatuko, lesioa du ezker oinean
Letoniako jokalariak selekzioaren kontzentrazioa utzi du eta Gasteizera itzuli da, errekuperazio prozesuari ekiteko.
2025/08/18 - 16:56
Baskoniak eta Bilbao Basketek Zaragozan eta Malagan abiatuko dute 2025-2026ko Endesa Liga
Euskal derbiei dagokienez, lehenengoa 8. jardunaldian jokatuko dute, Gasteizen, azaroaren 22-23ko asteburuan; eta bigarrena, Bilbokoa, 20. jardunaldian, otsailaren 14-15ean.
2025/08/18 - 13:38
Baskoniak Mamadi Diakite fitxatu du
Jokalari ginearrak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du, talde arabarrak astelehen honetan iragarri duenaren arabera.
2025/08/14 - 16:06
Made Urietak kontratua berritu du Araskirekin, denboraldi batez
Kontratua berrituta, Arabako entrenatzaileak hamargarren denboraldiz zuzenduko du Gasteizko taldea.
2025/08/08 - 19:59
Baskoniak ofizial egin du Pablo Lasoren irteera eta Paolo Galbiati ordezkoaren etorrera iragarri du
Urtebetez entrenatzaile lanetan egon ondoren, Lasok Gasteizko taldearen entrenatzaile izateari utzi dio. Galbiatik, berriz, bi denboraldirako sinatu du.
2025/08/07 - 13:46
Hamidou Diallo, Baskoniako jokalaria hurrengo bi denboraldietarako
Eskolta postuan jokatzen du, estatubatuarra da, 27 urte ditu eta 1,99 metro neurtzen du. NBAn 250 partida baino gehiago jokatutakoa da.
2025/08/05 - 15:51
Bilbao Basketek Martin Krampelj hegaleko pibota fitxatu du
Esloveniarrak 30 urte ditu, eta 2,06 metro neurtzen du. 2024-2025 denboraldian Turkiako Yalovaspor eta Libanoko Sportif La Sagesse taldeetan jokatu zuen.
2025/08/05 - 15:34
Baldwinek Baskoniako jokalaria izateari utzi dio
Jokalari estatubatuarrak denboraldi bat eman du Gasteizko taldean. Guztira, 44 partida ofizial jokatu ditu Baskoniarekin.
2025/08/01 - 15:48
Surne Bilbao Basketek Jiahao Yu txinatarra fitxatu eta Alega Cantabria taldera bidali du, utzita
22 urteko jokalariak 2,21 metroko altuera du eta 2028ra arteko kontratua sinatu du beltzezko gizonekin.
2025/07/30 - 15:01
Stefan Lazarevic, Surne Bilbao Basketeko jokalari berria
Beltzezko gizonek datorren ikasturterako taldea osatzen jarraitzen du. FMP Soccerbet taldetik dator jokalari serbiarra.
2025/07/29 - 14:41
Taylor Jones, Lointek Gernika Bizkaiaren jokalari berria
Pibot estatubatuarrak Texasko Unibertsitatean jokatu du azken denboraldian: batez beste, 11,9 puntu sartu ditu partidako, 6,9 errebote jasotzeaz gain.
2025/07/29 - 13:11
Malcolm Cazalonek ez du Bilbao Basketen jokatzen jarraituko
Jokalari frantziarra joan den sasoi amaieran aritu zen beltzezko gizonekin. Jokatutako 9 partidetan, batez beste 7,8 puntu sartu eta 2,2 errebote hartu zituen.
2025/07/28 - 17:34
Baskoniak Matteo Spagnolo fitxatu du, hurrengo hiru denboraldietarako
22 urteko base italiarrak 17 urte zituela debutatu zuen ligan, eta Alemaniako Alba Berlin taldean ibili da.
2025/07/27 - 21:06
Nikos Rogkavopoulosek Baskonia utzi eta Panathinaikosen jokatuko du
Greziako jokalariak 120 partida ofizial jokatu ditu azken bi denboraldietan Arabako taldean, Endesa Ligan eta Euroligan.
2025/07/25 - 15:11
Lointek Gernikak Cameron Williams pibota fitxatu du
Batez beste, 11,7 puntu eta 7 errebote lortu ditu azken urtean, eta %58,6ko portzentajea jaurtiketetan. Gernikakoa, bere lehen esperientzia izango da Europan.
2025/07/23 - 17:49
Bilbao Basketek Margiris Normantas lituaniarra fitxatu du
Talde bilbotarrak 2025-26 denboraldirako baieztatu duen hamargarren jokalaria da.