Kosner Baskonia, Buesa Arenatik urrun bigarren garaipenaren bila
Paolo Galbiatiren taldea Monakoren arazo instituzionalak aprobetxatzen saiatuko da, bisitari bezala bigarren garaipena lortzeko.
Trent Forrest Baskoniako jokalaria. Argazkia: Europa Press
Baskoniak Euroligako denboraldi honetan Buesa Arenatik urrun bigarren garaipena bilatuko dute, ostiral honetan, 19:30etan. Horretarako, Monakoren arazo instituzionalak aprobetxatzen saiatuko dira, horiek taldearen errendimenduan eragin dute, txapelketa kontinentalean jarriaian bost porrot kateatuz.
Gasteiztarrek sailkapenaren hamaseigarren postuan dira, bederatzi garaipenekin, bere hurrengo aurkariak baino sei gutxiago. Monako, berriz, hamargarren postuan dago 16 garaipenekin, ‘play in’-aren muga ezarriz.
Frantziako ligan bolada txarrari buelta ematea lortu dute, baina Euroligako partidatan, aldiz, Vassilis Spanoulisen taldea aurreikusitakoa baino gehiago sufritzen ari dira. Hala ere, Monako neurketa bakoitzeko saskiratze gehien lortzen dituen bigarren taldea da.
Bere aldetik, Paolo Galbiatiren taldeak Euroligako azkeneko bi norgehiagokak galdu ditu, Olinpia Milano eta Bartzelonaren aurka. Txapelketa honetan lortutako azkeneko garaipena Zalgirisen aurka izan zen, Buesa Arenan.
Bi taldeak bajak izanen dituzte neurketa honi begira, alde batetik, euskal taldeak Tadas Sedekerskisen hutsunea izaten jarraituko du, eta bestetik, talde monakoarraren baja Kevarrious Hayes izanen da.