Esku-pilota
Artolak eta Rezustak lehen puntua eskuratu dute (17-22)
Barakaldon, Artolak eta Rezustak Caixabank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Ezkurdia eta Albisuri 17 eta 22 irabazita. Otxandion ere pilota izan da arratsaldean. Elordi eta Mariezkurrena 22 eta 18 nagusitu zaizkie Larrazabal eta Zabaletari.
Leitza Hernaniri nagusitu zaio Herriarteko txapelketan (2-1)
Leitzak irabazi du Zumarragan jokatu den Herriarteko pilota txapelketaren finala. Hirugarren partidan erabaki da lehia. Senior mailan, Txoperenak eta Goikoetxeak eskuratutako garaipenak eman die garaipena leitzarrei, 22 eta 19 gailendu dira Apaolaza eta Lizeagaren aurka.
Altuna eta Imaz ez dira aurkari izan Etxeberria eta Iztuetarentzat (6-22)
Etxeberriak eta Iztuetak aise menderatu dituzte Altuna eta Imaz 2026ko CaixaBank Masterseko lehen partidan. Ez da partidarik izan eta, lehen 10 tantoak jarraian lortuta, urdinek azkar bideratu dute norgehiagoka, Iztuetak neurketa bikaina jokatu duelarik.
Emakume Master Cupeko Udako Txapelketa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5ean hasi zen eta irailaren 27an amaituko da EITBk zuzenean emango duen final handiarekin .
Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta, Andre Maria Zuriko deman
Horrela, Laso eta Albisu Binakako egungo txapeldunak abuztuaren 5ean Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka lehiatuko dira. Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Aspeko adarrean, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta lehiatuko dira bigarren finalerdian.
Laso-Iztueta, sanferminetako binakako txapeldunak!
Unai Laso eta Martxel Iztueta San Fermin torneoaren Binakako txapeldunak dira, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 22-19 mendean hartuta. Final estu eta zaila izan da, baina bigarren zatian nagusi izan dira gorriak. Lasok San Fermin torneo biribila egin du, Lau t’erdikoa eta Binakakoa irabazi baititu.
Aldai-Arrillaga bikoteak Salsamendi eta Capellan hartu ditu mendean, eta Zabaleta Erasuni nagusitu zaio
Binakako partidan, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 irabazi diete Laia Salsamendiri eta Andrea Capellani. Segidan, lau t'erdiko neurketa estuan, Goiuri Zabaletak Itxaso Erasun garaitu du (18-14).
Goiuri Zabaleta: “Kale edo bale jokatu dut gehienbat; irabaztea zen kontua nolanahi ere”
Madalen Etxegarairen ordez jokatu du Goiuri Zabaletak eta 18-14 irabazi dio Itxaso Erasuni 4 t’erdian. Partida estua izan da eta nekeak baldintzatu ditu bi pilotariak. “Irabaztea zen kontua, nolanahi ere” eta hala egin du leitzarrak.
Arrillaga: “Urrezko puntua irabazi dugu gaur”
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Laia Salsamendi eta Andrea Capellan 22-13 garaitu dituzte. Aldaik adierazi du kostatu egin zaiola kantxako neurriei egokitzea, baina azkenean partidako azken tantoa egin du eta “urrezko puntua” lortu du bikoteak.
Etxeberria eta Zabaleta dira San Fermin Torneoko bigarren finalistak
Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta Binakako San Fermin Torneoko finalera sailkatu dira, Altuna eta Martija 9-22 garaituta Labriten. Partida uneoro izan dute kontrolpean eta aise lortu dute garaipena. Finalean Laso eta Iztueta izango dituzte aurkari.
Laso-Iztueta bikotea, San Fermin Torneoko finalera
Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak eta atzelari tolosarrak 22 eta 20 irabazi diete Erik Jakari eta Jon Mariezkurrenari. Ordu eta laurdeneko, eta 626 pilotakadako lehia estua izan da. Lasok eta Iztuetak Ezkurdiari eta Gabirondori irabazi zieten aurrena, eta atzoko bigarren garaipenari esker, astearteko finalean izango dira.
Zabaletak eta Erasunek bigarrenez irabazi dute San Fermin Torneoa
Labriten jokatutako Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin Torneoko Binakako txapelketan, Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek 22-8 menderatu dituzte Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertiz. Urdinak 1-2 aurreratu diren arren, hortik aurrera gorriak izan dira jaun eta jabe, eta nagusitasun osoz gailendu dira.
Laso-Iztueta faboritoek kostata gainditu dituzte Ezkurdia-Gabirondo (18-22)
Bikote gorria 13-8 aurreratu zen, baina 15na egin ostean, Gabirondok arazo fisikoak izan zituen, eta Laso eta Iztueta nagusi izan ziren.
Peio Etxeberriak eta Zabaletak Larrazabal eta Albisu garaitu dituzte, 22-14
Partidaren zailtasuna nabarmendu du Etxeberriak: “Partida gogorra izan da eta hor egoten jakin dugu”.
Jakak eta Mariezkurrenak 9-22 menderatu dituzte Ezkurdia eta Gabirondo
Jakak eta Mariezkurrenak izan dira nagusi Ezkurdia eta Gabirondoren aurka San Fermin Torneoan jokatutako kanporaketan: 9-22. Jakak onartu du lan handia egin behar izan dutela garaipena eskuratzeko.
Unai Laso: “Ez dut oraindik asko sinesten”
Unai Lasok egin duen esfortzuagatik buruko minez bukadu duela finala adierazi du: “kriston lehertua hartu dut gaur”. Asko sufritu duela ere esan du, eta “oso pozik” dagoela txapela lortzeagatik.
Horrelakoa izan da finaleko azken tanto ikusgarria
Unai Laso eta Jokin Altunaren arteko finaleko azken tantoa oso gogorra eta lehiatua izan da, partida osoa bezala.
Unai Laso borrokalariak 4 terdiko San Fermin Txapelketa irabazi du (20-22)
Aurrelari nafarrak final gogorra eta zirraragarria irabazi du Jokin Altunaren aurka Nafarroa Arenan.
Arrizabalaga-Bergara bikotea eta Gaminde nagusitu dira lehen jardunaldian
Enara Gaminde: “Gustura ibili naiz, ondo egin dut nire jokoa”
Enara Gamindek aise irabazi dio Madalen Etxegarairi 4 t’erdian. Laukiztarrak adierazi duenez “4 t'erdiko marra ahalik eta gehien topatzea, kantxa erdia hartzea eta hortik min egitea” da bere indargunea eta horrela jarraituko du estrategiak funtzionatzen dion bitartean.