Aldai-Arrillaga bikoteak Salsamendi eta Capellan hartu ditu mendean, eta Zabaleta Erasuni nagusitu zaio
Binakako partidan, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 irabazi diete Laia Salsamendiri eta Andrea Capellani. Segidan, lau t'erdiko neurketa estuan, Goiuri Zabaletak Itxaso Erasun garaitu du (18-14).
Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasun, neurketa gogorraren amaieran. Irudia: EITB
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 hartu dituzte mendean Laia Salsamendi eta Andrea Capellan Plazandreak saioko bigarren jardunaldian, Bilboko Esperantza pilotalekuan.
Aurrelari nafarra eta atzelari errioxarra, gerriko urdinarekin, bikote gorria baino hobeto kantxaratu da, eta markagailuan aurrea hartu dute (2-6). Partidak hasiera azkarra izan du, baina gero nabarmen gogortu da. Aurrelari bizkaitarrak eta atzelari gipuzkoarrak tantoa egin eta pilota aldatu dute. Orduan neurketako zatirik parekatuena izan da, seina, zazpina eta zortzinako berdinketekin. Hala ere, dimoztarra eta usurbildarra lan erdietara aurkariak baino lehenago iritsi dira (12-9).
Norgehiagokaren bigarren erdian gorriak egokiago aritu dira; urdinek, ostera, hanka-sartze gehiago egin dituzte. Horrela, Aldaik eta Arrillagak markagailuan alde egitea lortu dute (16-10). Gainera, azken txanpan ez da joera aldatu, eta bizkaitarrak eta gipuzkoarrak partidako abantailarik handiena lortu dute. Azkenean, 22-13 nagusitu dira, lana serio eginda. Guztira, 509 pilotakada jo dituzte lau pilotariek. Aldaik 11 tanto egin ditu, eta aurkariak, Salsamendik, soilik bi kintze bukatu ditu. Gainera, aurrelari bizkaitarrak nafarrak baino galdutako gutxiagorekin amaitu du partida, eta atzealdean gauza bera errepikatu da.
Zabaleta, nagusi lau t'erdiko partidan
Ondoren, kaiolako neurketan, Goiuri Zabaleta leitzarrak Itxaso Erasun zizurkildarrari 18-14 irabazi dio. Partida ona eta estua jokatu dute biek. Nafarra eta gipuzkoarra oso nekatuta bukatu dute neurketa. Zabaletak Madalen Etxegarai oñatiarraren hutsunea bete du gaur. Etxegaraik eskuetako arazoak ditu.
Atzelari gipuzkoarrak indartsuago hasi du norgehiagoka, eta 2-6 aurretik jarri da markagailuan, baina aurrelari nafarrak harrapatu (6-6) eta pasa egin du. Hala ere, Erasunek ez du sekula etsi eta borrokan jarraitu du. Horrela, hainbat berdinketa izan dira partidan zehar, baita tanto lehiatu ugari ere. Askotan hurrengo pilotakada jotzen nahikoa lan izan dute bi pilotariek.
Azken txanpan desorekatu egin da balantza, eta detaile txikiek erabaki dute norgehiagoka. Azken kintze horietan finago aritu da nafarra, eta garaipena poltsikoratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Enara Gamindek etxean du falta zitzaion txapela: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa
Gaminderen txapel mordoaren artean, azkena ere ikus dezakegu: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa. Laukizko pilotaria Itsaso Erasun baino gehiago izan zen hasi eta buka. Hala ere, hobetzen jarraitu nahi du eta etorkizunerako helburua argi dauka.
Enara Gamindek irabazi du ‘Plazandreak' saioko txapela, Itxaso Erasun finalean aise gaindituta (18-6)
Atzelari laukiztarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari zizurkildarra ezinean ibili da partida osoan zehar.
Aldaik eta Arrillagak ‘Plazandreak' saioko txapela irabazi dute, Salsamendi eta Bergara mendean hartuta (22-11)
Finala borrokatua izan da, baina Dimako aurrelaria eta Usurbilgo atzelaria nagusi izan dira, hasieratik markagailuan zuloa eginda.
Aldai-Arrillaga bikotea eta Gaminde, ‘Plazandreak' saioko txapeldunak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-11 hartu dituzte mendean Laia Salsamendi eta Arrate Bergara, binakako finalean. Lau T’erdiko finalean, Enara Gaminde laukiztarra goitik behera nagusitu zaio Itxaso Erasun zizurkildarrari (18-6).
Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean
Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau t’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 14-18 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bigarren finala erreskadan jokatuko du lau t'erdikoan.
Andrea Capellan: “Zapore gozoarekin baino gaziarekin goaz"
Santo Domingo de la Calzadako pilotaria ez da finalerako sailkatu: "Irabaztearekin soilik ez zen nahikoa". "Oso ondo hasi gara, hutsik egin gabe, ideiak oso argi genituela; baina Olatzek sakea hartu du eta atzean lotuta izan nau, sakeekin min handia egin dit", aitortu du atzelari errioxarrak.
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.