Arrizabalaga-Bergara bikotea eta Gaminde nagusitu dira lehen jardunaldian
Enara Gaminderen eta Madalen Etxegarairen arteko besarkada, neurketaren bukaeran. Irudia: EITB
Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 20-22 mendean hartu dituzte Plazandreak Txapelketako bosgarren edizioaren hasieran, Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatutako neurketan.
Aurrelari gernikarrak eta atzelari tuterarrak hasiera bikaina eman diote partidari, 0-7 aurreratu baitira. Aurrelari leitzarra eta atzelari andoaindarra, aldiz, ez ziren batere eroso. Aurreneko tantoa egitea lortu dutenean, zuzenean saskira jo dute pilota aldatzeko. Hala ere, ez dute partida aldatzea lortu, lehen atsedenaldira 6-12 galtzen joan baitira.
Norgehiagokaren bigarren zatia oso bestelakoa izan da. Leitzarra gehiago sartu da jokoan, eta andoaindarrak hobeto eutsi dio Bergarari. Gainera, gernikarrak eta tuterarrak opariak egin dituzte, eta neurketa ekartzea lortu dute Zabaletak eta Mendizabalek.
Lehendabiziko berdinketa 16na izan da, eta bigarrena 17na. Hala ere, urdinak bigarren atsedenaldira aurretik joateak lortu dute (17-18), Olatzen dejada bati esker. Ondoren beste bi berdinketa eman dira 18na eta 20na. Azken txanpa horretan, aurrelari gernikarrak sakez min handia egin du, eta txanpona euren aldera erori da.
Enara Gaminde, nagusi
Ondoren, Lau T’erdiko partidan, Enara Gamindek Madalen Etxegarai jipoitu du (18-4). Atzelari laukiztarraren nagusitasuna erabatekoa izan da. Gamindek hasieratik pilota oso bizi mugitu du, eta pilotari oñatiarra dantzan jarri du.
Opariren bat edo beste egin du Gamindek, tartean, motzegi ateratako sake bat, baina hasierako pilotakada horrekin sei kintze ere egin ditu, horietako zabalean, ikusgarria. Gipuzkoarrak ezin izan dio bizkaitarraren joko erauntsiari eutsi, eta laukiztarra erraz nagusitu da. Guztira, 13 tanto egin ditu Gamindek. Norgehiagokak 23 minutuko iraupena izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Enara Gamindek etxean du falta zitzaion txapela: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa
Gaminderen txapel mordoaren artean, azkena ere ikus dezakegu: ‘Plazandreak' txapelketako Lau t´erdikoa. Laukizko pilotaria Itsaso Erasun baino gehiago izan zen hasi eta buka. Hala ere, hobetzen jarraitu nahi du eta etorkizunerako helburua argi dauka.
Enara Gamindek irabazi du ‘Plazandreak' saioko txapela, Itxaso Erasun finalean aise gaindituta (18-6)
Atzelari laukiztarrak pilota ezin hobeto mugitu du, eta sakez ere min handia egin dio aurkariari. Atzelari zizurkildarra ezinean ibili da partida osoan zehar.
Aldaik eta Arrillagak ‘Plazandreak' saioko txapela irabazi dute, Salsamendi eta Bergara mendean hartuta (22-11)
Finala borrokatua izan da, baina Dimako aurrelaria eta Usurbilgo atzelaria nagusi izan dira, hasieratik markagailuan zuloa eginda.
Aldai-Arrillaga bikotea eta Gaminde, ‘Plazandreak' saioko txapeldunak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-11 hartu dituzte mendean Laia Salsamendi eta Arrate Bergara, binakako finalean. Lau T’erdiko finalean, Enara Gaminde laukiztarra goitik behera nagusitu zaio Itxaso Erasun zizurkildarrari (18-6).
Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean
Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.
Arrizabalaga-Bergara bikoteak eta Erasunek finalerako azken txartelak eskuratu dituzte
Salsamendik eta Capellanek mendean hartu dituzte Arrizabalaga eta Bergara (19-22) Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, baina bigarrenak sailkatu dira finalerako. Ondoren, Lau t’erdiko partidan, Erasunek Ibarrolari 14-18 irabazi dio, eta bere bigarren finala jarraian jokatuko du.
Itxaso Erasun: “Beldurtuta eta oso deseroso jokatu dut"
Itxaso Erasun pilotari zizurkildarrak 18-14 irabazi dio Aizane Ibarrola nafarrari Plazandreak saioko laugarren jardunaldian, eta egungo txapeldunak bigarren finala erreskadan jokatuko du lau t'erdikoan.
Andrea Capellan: “Zapore gozoarekin baino gaziarekin goaz"
Santo Domingo de la Calzadako pilotaria ez da finalerako sailkatu: "Irabaztearekin soilik ez zen nahikoa". "Oso ondo hasi gara, hutsik egin gabe, ideiak oso argi genituela; baina Olatzek sakea hartu du eta atzean lotuta izan nau, sakeekin min handia egin dit", aitortu du atzelari errioxarrak.
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.