Aitor Olalla eta Unai Arregi motor-gidariak, “Helmuga” saioaren protagonistak
"Helmuga" ETB1en saioak, igandean, Aitor Olalla eta Unai Arregi motor-gidariak hurbiletik ezagutzeko aukera emango digu. Saioak motor munduan murgilduko gaitu asteon.
"Helmuga" ETB1en saioak, igandean, Aitor Olalla eta Unai Arregi motor-gidariak hurbiletik ezagutzeko aukera emango digu. Saioak motor munduan murgilduko gaitu asteon.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du astearte eguerdian, talde gorritxoan ekingo duen bigarren aroari hasiera emateko. Eskertuta, indartsu eta gogotsu dagoela azaldu du hedabideen aurrean.
Harri-jasotzean, Olaia Esnaolak ireki du gaurko saioa, eta azpeitiarrak langa goian jarri du datozen asteetan aurkari izango direnentzat. Gari Garmendiak ere lan bikaina egin du. Aizkolaritzan, Irati Astondoa zeanuritarrak hiru puntu poltsikoratu ditu. Gizonezkoetan, Iker Vicente nagusitu da.
Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 4-22 irabazi dio Lau t'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 2-12 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.
Bideo honek Endesa Ligako hirugarren jardunaldian jokatutako bost jokaldi onenak biltzen ditu.
Laudion jokatu da astelehen honetan Pilota Egokituko Arabako Irekia. Gomez-Corts eta Quesada-Alvarez bikoteek irabazi dute, eta EITB Saria eskuratu.
Bueltan da Kirol Herri. Bigarren edizioak 30 kirolari batuko ditu, harri-jasotzaileak baita aizkolariak ere. Berrikuntza batekin dator, gainera, aurtengoa: banaka arituko dira lehendabizi, eta, udaberrian, taldeka. Banakako lehia urriaren 12an hasiko da, Getarian, eta lau txapelketa jokatuko dira.
Ander Muruak min hartuta dagoen Dario Gomezen lekua hartu du Lau t’erdiko Txapelketan, eta ederki baliatu du aukera. Beñat Senarri 10-22 irabazi dio Lekunberriko pilotalekuan jokatutako kanporaketan, eta, ondorioz, final-laurdenetako ligaxka lehiatzeko txartela bereganatu du.
Surne Bilbaok landutako garaipena lortu du Recoletas Salud San Pablo Burgos taldearen aurka (96-87). Partida oso orekatua izan da, eta etxekoek lan egin behar izan dute, azken laurdenean 12 puntuko desabantaila berdindu duen aurkari oldarkor baten erresistentzia gainditzeko.
Kosner Baskoniak 93-73 irabazi dio Asisa Joventuti igande honetan Buesa Arenan, eta, horrenbestez, bolada onari eutsi dio Endesa Ligan. Rodions Kurucsen eta Chris Duarteren lana erabakigarria izan da Baskoniaren garaipenean.
Aizane Ibarrolak eta Udane Ozaetak 19-22 garaitu dituzte Alize Sagardui eta Arrate Bergara Hiru Hiriburuak Torneoko finalean, Bizkaia Frontoian. Norgehiagoka parekatua eta emozio handikoa izan da.
Euskal Selekzioko modalitate ezberdinetako pilotariak igande honetan abiatu dira Argentinan eta Uruguain jokatuko den Pilotako XX. Munduko Txapelketara. Zita historikoa izango da Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz lehiatuko baita ofizialki munduko txapelketa batean. Loiuko aireportuan hainbat lagunen agurra jaso dute, Gure Esku herri mugimenduak eta 7Baietz! elkarteak deituta.
Yoseikan Budo arte martziala aztertu dute aste honetako “Helmuga” saioan, Gorka Perez Ihidoy irakaslearen eta Koxe Perez maisuaren eskutik.
Unai Lasok 10-22 irabazi dio Erik Jakari larunbat arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan, eta, horrenbestez, Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan lehiatzeko txartela bereganatu du.
Osasunak Betisi egingo dio bisita, EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partidan.
Realak EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partida jokatuko du igandean, Anoetan, Coruñako Deportivoren aurka.
Aitor Elordik eta Iker Larrazabalek partida zirraragarria jokatu dute Ezkurdin, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetara pasatzeko. Partida oso bizia izan da, bi pilotariak parez pare une oro eta tantoak trukatuz, baina Aspeko pilotaria nagusitu da azkenean (22-20).
Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 8. jardunaldian. Nico eta Sanceten baja garrantzitsuak ditu, baina futbolari "guztiengan" konfiantza duela azpimarratu du, eta zelaian "joko ideia bera mantentzea" dela funtsezkoena.
Ariane Toro judoka etxera itzuli da Azerbaijango Munduko Judo Txapelketan parte hartu ostean. Bizitako esperientziaren inguruko balorazioa egin du.
Euskal Pilota Egokituko EITB Saria jokatuko da, hilaren 12an, Laudioko Areta frontoian. Lau bikote sailkatu dira finalerako, bi kategorietan. Adimen-urritasunean, Ibai Gómez-Izan Corts bikotea Sheila Cueto-Eneko Sagarmendi bikotearen aurka arituko da. Urritasun fisikoan, berriz, Juanjo Rodríguezek eta Aingeru Senperak Manu Quesada eta Gorka Alvarez izago dituzte aurkari.