Athleticek 3-2 hartu du mendean Atletico Madril
Victor Martinen taldeak garaipen baliotsua eskuratu du Atletico Madrilen aurka, 3-2 irabazita. Partida lehiatua izan da, baina Athleticek bere aukerak aprobetxatu eta hiru puntuak eskuratzea lortu du.
Victor Martinen taldeak garaipen baliotsua eskuratu du Atletico Madrilen aurka, 3-2 irabazita. Partida lehiatua izan da, baina Athleticek bere aukerak aprobetxatu eta hiru puntuak eskuratzea lortu du.
Bikote gorriak 22-10 hartu ditu mendean Madalen Etxegarai eta Arrate Bergara, Udako Master Laboral Kutxa finalean, igande honetan, Sopelan. Erasunek eta Aldaik hasieratik menperatu dute neurketa.
Xabat Olaizola kirolari zarauztarrak ezin izan zuen Azpeitian jokatutako Euskal Pentatloiaren final handia amaitu, nekeak eraginda proba bertan behera utzi behar izan baitzuen. Txapela eskuratzeko hautagai nagusien artean bazegoen ere, azken probara iritsita gorputzak gehiago ez zuela ematen ikusi zuen.
Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak ez du bere helburua bete Azpeitiko zezen-plazan jokatu den Euskal Pentatloi Txapelketako finalean. Aiarra bosgarren txapela jarraian janzteko atera zen, baina ez zuen bere egunik onena izan eta hirugarren postuan amaitu zuen proba.
Jokin Urretabizkaia "Basozabal" ezin pozago azaldu da 2026ko Euskal Pentatloiko txapeldun izendatu ondoren. Berak ere ezustekoa jaso duela adierazi du, eta inoiz baino gehiago gozatu duela lehiaketaz.
Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' da Euskal Pentatloiko txapeldun berria, larunbat honetan Azpeitiko zezen plazan lehiatu den finalean marka onena egin eta Olaizola eta Izeta VI.a faboritoak garaitu ondoren. Azken hori hirugarren izan da, Beñat Telleriak lortu baitu bigarren denborarik onena lehen txandan.
Guztira bost proba egin behar izan dituzte: harri-jasotzean, 100 kiloko bolarekin 25 jasoaldi; giza-proban, 400 kiloko harriarekin bi plaza; aizkoran, hiru kanaerdiko; txingekin, 50 kilokoak, 6 plaza; eta, amaitzeko, hiru kilometro korrika (30 buelta zezen plazari).
Lehen txandan Zelai IV.a, Telleria eta Kañamares aritu dira. Telleriak abantaila hartu du harri-jasotzean eta proba osoan zehar mantendu du. Hala, 32 minutu eta 33 segundotan bukatu ditu lanak. Zelaik 2 minutu eta 7 segundora bukatu du, eta Kañamaresek 4 minutu eta 29 segundora.
Bigarren txandan Olaizola, Izeta VI.a eta Basozabal ibili dira. Oraingoan parekotasuna eta emozioa izan da. Giza-probak bukatzerako, inork ez du lortu Telleriaren marka hobetzea. Gainera, aizkoran hasterako Basozabalak ezustekoa eman du aurrea hartuz eta hiru kanaerdikoak azkarren bukatuz.
Basozabalek ziztu bizian bukatu ditu txingen sei plazak; aldi berean, Izeta hasi berria zen, eta Olaizola oraindik aizkorarekin zebilen. Olaizola faboritotzat hartzen zen, baina hondoa jo du. Izetaren kasuan ere, oso zaila zen txapela berrestea, denbora asko galdu baitu eta Telleriaren marka ere hor egon da.
Olaizolak ezin izan du gehiago eta lehiatzeari utzi dio; Basozabalek, aldiz, hiru bueltako abantailarekin, Izetaren bizkarrean jarri eta erritmoa mantendu dio, garaipena ziurtatuta zuela jakinda.
30 minutu eta 51 segundoko denborarekin, Jokin Urretabizkaia da Euskal Pentatloiko txapeldun berria.
Sandra Villafañeren golak aldea markatu du larunbat honetan Fuenlabradako Fernando Torres estadioan jokatu den norgehiagokan. Korner jaurtiketa buruarekin urrundu du Brimak area txikira, futbolarien zalapartaren eta Sofia atezainaren artean. Baloia Madrilgo hegalaren aurrean jauzi da, eta horrek 1-0ekoa sartu du.
Surne Bilbaok garaipen sendo batekin hasi du Endesa Liga Miribillan, Kids & Us Manresaren aurka (107-92). Jaume Ponsarnauren taldea ondo aritu da erasoan, barneko jokoan harrapatuta ikusi den aurkariaren aurka.
Paul Magnier (Soudal) frantziarrak irabazi du CRO Raceko bosgarren etapa, Karlovac eta Sveta Nedelja artekoa (164,5 km). Bigarren Rui Oliveira (UAE) portugaldarra izan da eta hirugarren Tim Torn Teutenberg (Lidl) alemaniarra. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Tobias Svarrek jarraitzen du lider.
Realak, maila eman arren, burumakur jarraitzen du garaipenik eskuratu ezinik. Gorka Alvarezen taldeak 3 eta 5 galdu du, Zubietan, Real Madrilen aurka.
Sara Alonso donostiarrak (hiru ordu, 21 minutu eta 30 segundo) irabazi du emakumezkoen Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren aurtengo edizioa; gizonezkoetan, ostera, Alain Santamaria (bi ordu, 50 minutu eta 24 segundo) errioxarra gailendu da. Bi kirolariak pozarren agertu dira probaren amaieran, lasterketaren marka hautsi baitute.
Ezkurdiak eta Martijak 22-19 irabazi diete Laso eta Landari San Mateo Torneoko finalerdietan. Aspeko bikoteak nahikoa zuen 17 tanto egitearekin, baina bigarren garaipena nahi izan dute. Hala, Jaka eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari finalean.
Iruñeko San Fermin ikastolako kideak Armeniara joango dira asteburu honetan, bertan eskola mailako Munduko Txapelketa jokatzeko.
Surne Bilbao Basketek larunbat honetan ekingo dio Endesa Ligari Bilbao Arenan, Kids&Us Manresaren aurka. Iazko arrakastak errepikatzeko erronkarekin, Jaume Ponsarnauren mutilek entrenatzailearen mantra berria izango dute gidari denboraldi berrian: "Lan eta lan".
Daniel Felipe Martinez txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Kroaziako Tourreko laugarren etapa. Red Bull-Borako txirrindularia azkarrena izan da Pula eta Rijeka artean lehiatu den ibilbideko azken metroetan. Louis Vervaeke (Soudal) belgikarra izan da bigarren eta Domen Novak (UAE) esloveniarra hirugarren. Bestalde, Tobias Svarre (Uno-X) danimarkarrak lidergoari eutsi dio.
Astelehenean, Donostiako Carmelo Baldan, Jai Alai Ligako denboraldiko bikoterik onena zein den ezagutuko dugu. Barandikak eta Basquek Erkiaga eta Gorkarekin neurtuko dituzte indarrak. Aurrelari bakoitzak beste bikotea jotzen du faborito.
Igandean, Hiru Hiriburuak Torneoan berragertu zen Leire Garai, bi urte terdi kantxetatik kanpo egon ondoren. Gasteiztarrak birritan pasa behar izan du kirofanotik eskuin belauneko lesiotik osatu ahal izateko.
Ez zuen 22ra heltzea lortu, baina bai kantxetara itzuli eta pilotari sentitzea.
Jakak eta Mariezkurrenak 22-14 garaitu dituzte Larrazabal eta Iztueta San Mateo Torneoko lehen finalerdian. Hala, ostiral honetako garaileak izango dituzte aurkari finalean: Ezkurdia-Martija edo Laso-Landa.
Lasterketa larunbat honetan, irailak 26, izango da, 08:45etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahal izango da kirolakeitb.eus-en eta ETB1en. 800 parte-hartzaile izango dira Zeanuriko plazan lasterketari aurre egiteko prest.
Hamar urte egin ditu Igor Makazagak Donostiarra Kaiarriba taldean entrenatzaile lanetan. Makazaga eta kluba lotzen zituen kontratua 2027ra artekoa bazen ere, pasa den astean klubak iragarri zuen entrenatzaileak berak jakinarazi ziola geratzen zitzaion urtea ez zuela beteko.