Herri-kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal', Euskal Pentatloiko txapeldun berria!

Iragarkia
Jokin Urretabizkaia "Basozabal"
18:00 - 20:00

Jokin Urretabizkaia 'Basozabal'. Argazkia: EITB

Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' da Euskal Pentatloiko txapeldun berria, larunbat honetan Azpeitiako zezen plazan lehiatu den finalean marka onena egin eta Olaizola eta Izeta VI.a faboritoak garaitu ondoren. Azken hori hirugarren izan da, Beñat Telleriak lortu baitu bigarren denborarik onena lehen txandan.

Guztira bost proba egin behar izan dituzte: harri-jasotzean, 100 kiloko bolarekin 25 jasoaldi; giza-proban, 400 kiloko harriarekin bi plaza; aizkoran, hiru kanaerdiko; txingekin, 50 kilokoak, 6 plaza; eta, amaitzeko, hiru kilometro korrika (30 buelta zezen plazari).

Lehen txandan Zelai IV.a, Telleria eta Kañamares aritu dira. Telleriak abantaila hartu du harri-jasotzean eta proba osoan zehar mantendu du. Hala, 32 minutu eta 33 segundotan bukatu ditu lanak. Zelaik 2 minutu eta 7 segundora bukatu du, eta Kañamaresek 4 minutu eta 29 segundora.

Bigarren txandan Olaizola, Izeta VI.a eta Basozabal ibili dira. Oraingoan parekotasuna eta emozioa izan da. Giza-probak bukatzerako, inork ez du lortu Telleriaren marka hobetzea. Gainera, aizkoran hasterako Basozabalak ezustekoa eman du aurrea hartuz eta hiru kanaerdikoak azkarren bukatuz.

Basozabalek ziztu bizian bukatu ditu txingen sei plazak; aldi berean, Izeta hasi berria zen, eta Olaizola oraindik aizkorarekin zebilen. Olaizola faboritotzat hartzen zen, baina hondoa jo du. Izetaren kasuan ere, oso zaila zen txapela berrestea, denbora asko galdu baitu eta Telleriaren marka ere hor egon da.

Olaizolak ezin izan du gehiago eta lehiatzeari utzi dio; Basozabalek, aldiz, hiru bueltako abantailarekin, Izetaren bizkarrean jarri eta erritmoa mantendu dio, garaipena ziurtatuta zuela jakinda.

30 minutu eta 51 segundoko denborarekin, Jokin Urretabizkaia da Euskal Pentatloiko txapeldun berria.

Publizitatea
X
Publizitatea
X