Real Sociedad
2025/08/24 - 23:30
Realak puntu bat lortu Anoetan Espanyolen aurka (2-2), ozta-ozta
Partida maldan gora jarri zaio lehen zatian, bi gol jaso ditu eta. Bat errepikatu behar izan da, penaltiz, baina Barrenetxeak eta Oskarssonek berdinketa lortu dute gehiago ere merezi izan duten bigarren zatian.
2025/08/22 - 19:17
Sergio Francisco: ''Pachecorekin hitz egin dut, eta bere etorkizuna berak erabakiko du''
Realak Espanyolen aurka jokatuko du igandean Anoetan. Partida horren atarian, Sergio Franciscok, besteak beste, Jon Pachecoren etorkizunaz hitz egin du.
2025/08/21 - 15:20
Maider Castillo, Reala: ''Oso jokalari onak ditugu etxean''
Denboraldi berriaz eta taldeaz mintzatu da Maider Castillo Realeko emakumezkoen elite futboleko arduraduna. Lan-talde ona osatzearen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
2025/08/20 - 16:11
Jon Mikel Aramburu: ''Inoiz baino gogotsuago nago, urte ilusionagarria izango da''
Jon Mikel Aramburu Realeko jokalariak prentsaurrekoa egin du, denboraldia nola ikusten duen azaltzeko.
2025/08/19 - 18:21
Carlos Fernandezek Mirandesen jokatuko du, Realak utzita, 2025-26 denboraldian
Aurrelaria, 29 urtekoa bera, 2020-21 denboraldian iritsi zen Realera, hain zuzen ere 2021eko urtarrilean, Sevillatik. Hasi berri den denboraldian, hortaz, Hypermotion Ligako Mirandesen arituko da, Realak utzita.
2025/08/17 - 21:23
Sanse garaipenarekin estreinatu da Bigarren Mailan
Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi dio Zaragozari, Job Ochiengek lehen zatian sartutako gol eder batekin.
2025/08/17 - 02:59
Turrientes: ''Beraien gola iritsi ostean, taldearen erreakzioa oso ona izan da''
Beñat Turrientes Realeko jokalariak EA Sports Ligako lehen jardunaldian Valentziaren aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du.
2025/08/17 - 02:15
Kubok puntu bat batu du Realarentzat Mestallan (1-1)
Japoniarrak hiru minutuan baliorik gabe utzi du Diego Lopezen gola, abagunez betetako bigarren zatian, txuri-urdinentzat zapore gazi-gozoa utzi duen partidan.
2025/08/15 - 17:18
Sergio Francisco: ''Dortsalik gabe gelditu diren jokalariek hasieratik jakin dute zein zen euren egoera''
Realak 2025-26 denboraldirako dortsalak banatu ditu, eta zenbakirik gabe utzi ditu Alvaro Odriozola, Sheraldo Becker, Javi Lopez, Sadiq Umar eta Carlos Fernandez. Sergio Francisco entrenatzaileak jokalari horiei buruz hitz egin du Valentziaren aurkako partidaren atarikoan.
2025/08/14 - 18:03
Aperribay: “Jokalari batzuen irteerak hurbil daude, haiekin negoziatzen ari gara”
Jokin Aperribay Releko presidenteak taldetik irten daiztezkeen jokalariez hitz egin du prentsaurrekoan. Horrez gain, ustezko fitxaketen inguruan ere mintzatu da. Sanseri dagoionez, esan du posible dela datozen egunetan jokalariren bat iristea.
2025/08/14 - 14:21
Gorrotxategi: ''Ez nator Zubimendi ordezkatzera, nire helburua Realarekin debutatzea da''
Jon Gorrotxategirentzat autengoa da Realaren lehen taldean emango duen estreinako denboraldia. 2024-2025 sasoian Mirandesen egon zen utzita, eta maila bikaina eman zuen. EITB Mediari azaldu dio nola egokitzen ari den lehen taldera, eta bere helburuak zeintzuk diren kontatu du.
2025/08/13 - 17:59
Realak Caleta-Car eta Guedes aurkeztu ditu, Katamaranean, Kontxako Badian
Jude Caleta-Car eta Gonçalo Guedes dira Realak momentuz 2025-2026 denboraldirako egin dituen bi fitxaketak. Modu originalean aurkeztu ditu jokalariak: Donostia Hiria Katamaranean, Kontxako Badian, Aste Nagusian.
2025/08/06 - 14:45
Aiara Agirrezabalak kontratua berritu du Realarekin 2029ra arte, eta lehen taldeko jokalaria da
Berastegiko 16 urteko jokalaria lehen taldeko futbolaria izatera pasa da, kontratua berritu egin baitu, 2029ko ekainaren 30era arte.
2025/08/05 - 14:36
Guedes: ''Maila onenean egoten saiatuko naiz, ahailk eta gol gehien sartzeko''
Realak Gonçalo Guedes fitxatu du 2028ra arte, eta Portugalgo jokalariak lehen adierazpenak egin ditu talde txuri-urdineko jokalari gisa. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/08/04 - 23:15
Realak Guedes fitxatu du, 2028ra arte
Gonçalo Guedes portugaldarra talde txuri-urdineko jokalari berria da. Ingalaterrako Wolverhamptonetik iritsi da Realera eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du Donostiako klubarekin.
2025/08/04 - 15:24
Guedes Donostian da, Realarekin kontratua sinatzeko
Gonçalo Guedes portugaldarra Realeko jokalaria izango da. Abuztuaren 4an iritsi da Donostiara, eta hurrengo orduetan sinatuko du kontratua talde txuri-urdinarekin.
2025/08/02 - 12:27
Realak Duje Caleta-Car nazioarteko atzelari kroaziarraren fitxaketa iragarri du
28 urteko erdiko atzelariak 1.98 metroko altuera du, eta Olympique Lyonetik utzita heldu da. Goizean, osasun-azterketa egin diote Donostian, eta arratsaldean kontratu berria sinatu du Realarekin.
2025/08/01 - 16:23
Duje Caleta-Car kroaziarra Donostian da
Duje Caleta-Car atzelari kroaziarra Donostiako Poliklinikan izan da eguerdian, Erik Bretosek lagunduta, osasun-azterketa egiteko, Realarekin kontratua sinatu aurretik. Talde txuri-urdinaren lehen fitxaketa izango da datorren denboraldirako.
2025/07/26 - 14:59
Jokin Aperribay: ''Taldearen anbizioa fitxaketak egitea da''
Reala gaur iritsi da Japoniako egonalditik, eta lur hartu bezain laster Realeko presidenteak klubaren nahia fitxaketaren bat egitea dela adierazi du, baina Zubietan "aukera bat merezi duten" jokalariak daudela ahaztu gabe.
2025/07/25 - 16:58
Realak 1-2 menderatu du Yokohama FC, Oskarssonek bi golak sartuta
Talde txuri-urdineko aurrelariak lehen zatian sartu ditu bere bi golak: lehena, buruz; bigarrena, penaltiz. Yokohama FC taldeak azken minutuetan egin du 1-2koa.