Sansek porrot egin du Anoetan Sportingen aurka (0-1)
Talde txuri-urdinak etxean lortu ditu puntu guztiak, baina ez da Gelaberten golari buelta emateko gai izan.
Sanse vs Sporting. Argazkia: @RSZubieta
Sansek 0-1 galdu du Sportingen aurka larunbat honetan Anoetan jokatu den Hypermotion Ligako 17. jardunaldiko partidan.
Txuri-urdinek zelaian ondo kokatuta hasi dute norgehiagoka, baloiaren kontrola mantenduz eta erasorako aukeren zain.
Horrela iritsi da partidako lehen abagunea, Carrerak baloia arearaino eraman duenean, baina ez da fin ibili Ochiengi atzera pasea ematean eta jokaldia ezerezean geratu da. Ochiengek berak zortea probatu du areaz kanpoko ezkerkada batekin, baina Yanezek ondo gelditu du.
Sporting ere ez da geldirik geratu eta hurbilketaren bat edo beste izan du, baina punteria faltarekin; izan ere, ez du hiru zutoinen artean botatzea lortu.
Bigarren zatia hasi eta gutxira, Gelabertek buruz errematatu du area barruan erdiraketa on bat, Sporting aurretik jartzeko (0-1).
Sansek partida desorekatu behar izan du, eta jokaldi landuekin eta presarik gabe erasoz saiatu da. Aldaketek freskura eman diote taldeari, baina talde asturiarra bere zelaian sartu da eta oso zaila izan da bere hesiak gainditzea.
Euskal taldea ez da benetako arriskua sortzeko gai izan, eta azkenean ez dute punturik ateratzea lortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Bartzelona estutu du, baina galdu egin du Alexia Putellasen agurrean (2-1)
Pinak talde kataluniarra aurreratu du lehen zatiko 14. minutuan, Emmak banakoa egin du 32.ean, baina Aitanak 2-1eko gola sartu du atsedenaldia baino lehen. Alexia Putellas Bartzelonako izarraren azken partida izan da Johan Cruyff futbol-zelaian.
Caleta-Carrek eta Wesleyk ez dute Realean jarraituko
Kroaziako atzelaria Olympique Lyonera (Frantzia) itzuliko da, eta aurrelari brasildarra Saudi Arabiako Al-Nassr taldera. Caleta-Car hasierako hamaikakoetan izan da denboraldiaren zati handi batean; Wesleyk, aldiz, minutu gutxi batzuk besterik ez ditu jokatu.
Sanse galtzaile atera da Albacetetik (3-1)
Donostiarrek baloiaren jabetza izan dute, baina ez dira fin ibili erasoan.
Matarazzo: “Aldaketak egon daitezke"
Realeko entrenatzaileak Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 38. eta azken jardunaldian.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Sansek mailari eustea ziurtatu du Mirandesen aurka azken unean berdinduta (2-2)
Dani Diazek 93. minutuan sartutako golak puntu erabakigarria eman dio talde txuri-urdinari Anoetan, Bigarren Mailan jarraitzea matematikoki ziurtatzeko.
Matarazzo, Elustondoren agurrari buruz: “Oso egun berezia izango da, berezia den jokalari batentzat"
Entrenatzaileak aurreratu duenez, litekeena da Elustondok igande honetan, Valentziaren aurka, minutu batzuk jokatzea. Jokalariaren azken partida izango da Anoetan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Jokalari txuri-urdinak min hartu zuen ostegunean Gironaren aurka jokatutako partidan.
Nerea Eizagirrek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte
Erdilari tolosarak 2028ra arte luzatu du Realarekin zuen lotura, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.