Real Sociedad
2025/10/31 - 18:14
Sergio Francisco: ''Derbiak futbolarekin eta bihotzarekin jokatu behar dira''
Sergio Franciscok esan du Reala "ilusio handiarekin" eta "gogotsu" dagoela Athleticen aurkako derbia lehiatzeko Anoetan.
2025/10/30 - 15:22
Igor Zubeldia, Athleticen aurkako derbiaz: ''Irabaztera atera behar dugu''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak larunbat honetan Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du prentsaurrekoan. Taldea atzealdean hobeto ikusten duela azpimarratu du, irabaztera irten behar dutela nabarmentzeaz gain.
2025/10/29 - 19:35
Jon Baldak Realarekin berritu du 2028ra arte
23 urteko Sanseko jokalariak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte luzatu du kontratua Gipuzkoako taldearekin.
2025/10/29 - 12:35
Negreira-Reala partidaren laburpena eta golak (0-3)
Realak 0-3 irabazi zion Galiziako Negreira taldeari; beraz, txuri-urdinek aurrera egin dute txapelketan. Neurketaren laburpena eta golak, bideo honetan ikusgai.
2025/10/29 - 00:06
Realak Negreira apala garaitu eta Kopan aurrera egin du (0-3)
Gotik aurretik jarri du Donostiako taldea lehen zatian, eta Zakharyanek eta Turrientesek kanporaketa erabaki dute bigarren zatian sartutako golekin.
2025/10/27 - 19:26
Sergio Francisco, Negreiraren kanporaketaz: ''Kopari begira jarri behar dugu''
Realak asteartean jokatuko du aurreneko kanporaketa 2025-2026 denboraldiko Errege Kopan, Negreiraren aurka; aurreko egunean, Sergio Francisco entrenatzaileak nabarmendu du txapelketa oso garrantzitsua dela talde txuri-urdinarentzat.
2025/10/25 - 23:00
Sansek etxetik kanpo puntuak lortu ezinik jarraitzen du
Jon Ansotegiren taldeak 1-0 galdu du Burgosen, eta jaitsierako postuetan segitzen du. David Gonzalezek sartu du gola, penaltiz, neurketaren azken txanpan.
2025/10/25 - 14:23
Janire Gonzalez-Etxabarri, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire munduko txapeldunak omendu dituzte Anoetan
Realaren eta Sevillaren arteko partida hasi aurretik, Janire Gonzalez-Etxabarri, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire omendu dituzte Anoetan. Gonzalez-Etxabarrik urrezko domina bereganatu du munduko surf txapelketan, eta beste horrenbeste lortu dute Llopisek eta Zudairek igeriketako munduko txapelketan.
2025/10/25 - 02:19
Oyarzabal: ''Ez zen gure bertsio onena atera behar, garaipena baizik''
Realeko jokalariak EA Sports Ligako 10. jardunaldian Sevillaren aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/10/25 - 01:07
Reala garaipenaren bidera itzuli da (2-1)
Txuri-urdinek 2-1 irabazi diote Sevillari Oyarzabalen bi golei esker, eta Realak denboraldi honetako bigarren garaipena lortu du etxean horrela.
2025/10/23 - 21:16
Sanse-Huesca azaroaren 5ean jokatuko da, birus batek bertan behera utzi ostean
Espainiako Futbol Federazioak LaLiga Hypermotioneko 10. jardunaldiko partida atzeratuaren data berria konfirmatu du, Huescako jokalarien artean agerraldi gastrointestinal bat dela eta bertan behera geratu zena.
2025/10/23 - 16:30
Sergio Francisco: ''Uste dut taldea guztiz konprometituta eta gogotsu dagoela''
Sergio Francisco Realaren entrenatzaileak ostiralean Sevillaren kontra jokatuko duten partida aztertu du, gaur, prentsaurrekoan. Horrez gain, jokalariak nola ikusten dituen adierazi du.
2025/10/22 - 18:37
Tomy Carbonellek 2028ra arte berritu du Realarekin
20 urteko erdilaria aurreko denboraldian ailegatu zen Realera; oraingoan, Gipuzkoako taldearekin duen harremana 2027-2028 denboraldiaren amaieraraino luzatu du.
2025/10/21 - 22:37
Realak Orobengoa berritu du 2028 arte
Realaren harrobiko jokalariak aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urriaren 4an.
2025/10/19 - 20:37
Realak puntu eskasa lortu du hamarren kontra Balaidosen, eta zuloan segitzen du (1-1)
Txuri-urdinak 1-0 galtzen hasi dira, baina Celta hamar jokalarirekin geratu da atsedenaldia heldu baino lehen. Realak partidaren azken minutuan berdindu du markagailua, Carlos Solerrek buruz gola eginez.
2025/10/18 - 15:54
Bertan behera geratu da Sanse-Huesca partida, Aragoiko taldean birus gastrointestinal bat dutelako
Orain, Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida noiz jokatuko den erabaki beharko dute urriaren 22ko 14:00ak baino lehen.
2025/10/17 - 20:46
Sergio Francisco: ''Bolada aldatzeko gogotsu nago''
Reala Celtaren aurka arituko da igandean Vigon. Partidaren atarikoan, Sergio Francisco entrenatzaileak azpimarratu du bolada txarrari amaiera emateko asmoz lehiatuko dela talde txuri-urdina.
2025/10/16 - 19:55
Realaren armarria jarri dute Anoetan
Ostegunean, Donostian, Realaren armarria jarri dute Anoetaren kanpoko aldean.
2025/10/16 - 18:33
Ainhoa Moraza: ''Eibarren aurka, pazientzia izan beharko dugu, baloia alde batetik bestera mugitu''
Igandean, Ipuruan, Eibarrek eta Realak 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako aurreneko euskal derbia jokatuko dute; partida EITBn izango da ikusgai, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB2n. Ainhoa Morazak neurketa izan du hizpide, Zubietan.
2025/10/14 - 15:59
Kontratua berrituta eta osatuta, entrenatzeko prest dago Jon Martin
Jon Martin Realaren ¡jokalari lasartearra asteazken honetan hasiko da taldearekin lanean berriz, orkatileko lesioa osatu duela. Taldea nola ikusten duen adierazi du prentsaurrean.