Anoetaren ondoan eginen den topagunean asteazken arratsaldeko giroa bizituko dute zaleek, Kopako finalerdietako derbian
Realak topagune bat antolatu du, eta zuzeneko musika eta food truckak izanen dira horretan. Gainera, talde txuri-urdinaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak zelaira ateratzen direnean.
Yuri Berchiche eta Mikel Oyarzabal. Argazkia: Europa Press
Realak topagune bat antolatu du, Anoetan jokatuko den Errege Koparen finalerdietako derbia baino lehenago giroa berotzeko; asteazken honetan talde txuri-urdinaren eta Athleticen aukako partida, asteazken honetan 21:00etan jokatuko da. Estadioaren ondoan egonen den entretenimendu gunea 17:00etatik 21:00etara eta baita 23:00etatik 01:00era irekiko da.
Realak iragarri duenaren arabera, topaguneak partida erabakigarria baino lehenago “motoreak berotzeko” helburua dauka. Edozein adinetako zaleentzat pentsatuta dago, eta “estadioaren 13. ateari itsatsitako zelaigunean” egonen dela zehaztu du Donostiako taldeak. Zuzeneko musika izanen du eta baita food truckak ere, jan-edana hornitzeko. Klubak adierazi duenez, “gizonezkoen lehen taldearen partidetan" egongo den gune baten estreina izango da.
Horrez gain, Realaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak partida jokatzeko zelaira ateratzen direnean.
EITBk zuzenean emanen du partida, kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez, 20:30ean hasiko den programa bereziarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.