Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Realak 3-2 galdu du Atletico Madrilen aurka larunbat honetan Riyadh Air Metropolitano zelaian jokatu den EA Sports Ligako 27. jardunaldiko partidan. Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Kopako finala izango denaren probako partidan, Atletico indartsu hasi da, eta azkar ireki du markagailua. 5. minutuan, Sorloth txuri-urdin ohiak erdiraketa on bat jaso, eta boleaz sarera bidali du baloia (1-0).
Hala ere, Realak jarraian erantzun du, eta 4 minutura lortu du berdinketa. Sucicek pase bikaina eman dio Solerri, eta horrek, ezkerkada indartsu batekin, atearen txokotik sartu du baloia (1-1).
Ondorengo minutuetan, etxeko taldeak berriz hartu du agintea, eta hurbilketa arriskutsuak izan ditu, Sorloth eta Giuliano jokalarien eskutik gehienbat. Erasoko jokaldietako batean, Madrilgo taldeak penaltia eskatu du Giuliano area barruan lurrera joan denean, baina epaileak ez du ezer adierazi.
Lehen zatiko azken aukera euskal taldeak izan du, Sucicen urruneko jaurtiketa batekin.
Bigarren zatia ere Atleticoren agintearekin hasi da, eta Matarazzok lehen aldaketak egin ditu, Oyarzabal, Guedes eta Zakharian zelairatuz. Etxeko taldeak ere aldaketak egin ditu, eta horrek emaitzak eman dizkio.
Griezmann area barruraino sartu da, atzerantz pase bikaina eman dio Nico Gonzalez zelairatu berriari, eta honek aurretik jarri du bere taldea (2-1).
Baina, berriz ere, gutxi iraun die pozak etxekoei, hurrengo minutuan Oyarzabal kapitainak berriz jarri baitu berdinketa markagailuan, ezkerkada batekin (2-2).
Remiroren geldiketak ezinbestekoak izan dira bere taldea sendo mantentzeko, baina, lehen jaurtiketa gelditu badu ere, ezin izan du Nico Gonzalezen burukada gelditu (3-2). Gol horri esker lortu ditu Atleticok 3 puntuak, baina Realak Kopako finalean izango du errebantxa hartzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.