Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak

Horrela, sarreran agertzen diren datuek (izen-abizenak eta NANa) apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dute.

Reala: zaleak Anoetan

Realaren zaleak, Anoetan; Argazkia: EFE

Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak, asteazken honetan; horrela, sarreran agertzen diren datuek (izen-abizenak eta NANa), apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dutela azaldu du klubak. Bazkideak sarrera ordaintzeko sartutako datuek sarrera hori erabiliko duen pertsonarenak izan beharko dute.

“Realak apirilaren 18an Sevillako Cartujan jokatuko den Errege Kopako finalerako sarreren izendapenei buruzko informazio interesgarria eta erabilgarria helarazi nahi die bazkideei. Espainiako Futbol Federazioarekin izandako bilera operatiboaren ondoren, Realak Errege Kopako finalerako sarrerak izendunak izango direla jakinarazten die bazkideei. Horrek esan nahi du sarreran agertzen diren izen-abizenek eta NAN zenbakiak bat etorri beharko dutela sarrera horrekin estadiora sartzen den pertsonaren datuekin” jakinarazi du Realak.

“Eserlekuaren kokapen zehatza aukeratzeko eta sarrera ordaintzeko, Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atari espezifiko bat erabili beharko da” jarraitu du talde txuri-urdinak. “Erosketa-prozesu hori betetzeko, Espainiako Futbol Federazioaren atarira sartu beharko du, eta Realak bazkide bakoitzari e-mailez helaraziko dion sarrera-kode baten bitartez erosi”.

“Sarrera ordaintzeko orduan, sarrera erabiliko duen pertsonaren identifikazio-datuak (izen-abizenak eta NANa) sartu beharko ditu bazkide bakoitzak. Beraz, nahitaezkoa izango da sarrera digitalean agertzen den datuak bat etortzea estadiora sartuko den pertsonaren identitatearekin. Behin Espainiako Futbol Federazioaren salmenta-atarian sarrera ordaindu ondoren, ezin izango da txartela itzuli”, adierazi du Gipuzkoako taldeak.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X