Real Sociedad
Realak mendean hartu du Sevilla, lan handia eginda (1-0)
Cadizen hiru golek eta bi kanporaketek jaitsierako postuetara eraman dute Sanse (0-3)
Matarazzo: “Oso garrantzitsua da amaitu genuen bezala hastea"
Emaitzak
Realari buruzko albiste gehiago
Realak porrot egin du Racingen aurka, bi gol sartu arren (3-2)
Racingek 3-2 menderatu du Reala Sardineron, 13. jardunaldiko partidan. Zabirik bi gol sartu ditu, eta Canalesek penaltiz egin du Santanderko taldearen hirugarrena. Oyarzabal eta Guedes izan dira txuri-urdinen golegileak.
Realak mendean hartu du Sevilla, lan handia eginda (1-0)
Claudia Florentinok bigarren zatian egindako golak hiru puntuak eman dizkio Realari Sevillaren aurkako neurketan, F Moeve Ligako 12. jardunaldian.
Cadizen hiru golek eta bi kanporaketek jaitsierako postuetara eraman dute Sanse (0-3)
Cordero, Izeta eta Vazquezen golek eta Marchalen eta Carreraren kanporaketek Gipuzkoako taldea jaitsierako postuetara erortzea eragin dute.
Matarazzo: “Oso garrantzitsua da amaitu genuen bezala hastea"
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailearen ahotan, igande honetako "neurketa oso garrantzitsua da". Racingen kontra Santanderren jokatu beharreko partidan bere taldeak "joko mailari, intentsitateari eustea" espero du entrenatzaile estatubatuarrak.
Yangel Herrera, baja Realean lesioagatik
Erdilari venezuelarrak mina du ezker hankako soleoan eta eboluzioaren zain dago berriro jokatu ahal izateko.
Agote, Ortega, Astralaga eta Cecilia estreinakoz deitu dituzte Espainiako selekzio nagusira
Paredes eta Oihane zerrendatik kanpo utzi ditu Sonia Bermudez hautatzaileak urteko azken bi lagunartekoak jokatzeko, Txile eta Venezuelaren aurka.
Unai Marrero: “Atezain gaztea naiz, baina anbizio handia dut”
Unai Marrero Realeko atezainak hedabideen aurrean hitz egin du, aurretik dituzten partiden inguruan eta bere egoeraz. Lanean gogor ari dela azpimarratu du.
Aihen Muñoz: “Racingek kalitate handiko jokalariak ditu, partida zaila izango da”
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Racingen kontrako ligako partidaz hitz egin du prentsaurrekoan. Zelaian nola sentitzen den ere azaldu du, denbora luzez jokatu gabe egon ostean.
Crystal Palacek Thomas Frank entrenatzailea fitxatu du
Danimarkako teknikariak bere hirugarren etapa osatuko du Premier Leaguen; izan ere, Brentford eta Tottenham Hotspur taldeetan ere lan egin zuen.
Athleticek garaipen borobila lortu du Anoetako derbian (1-4)
Zuri-gorriek mendean hartu dute Reala F Moeve Ligako 11. jardunaldian. Ane Azkona izan da neurketako protagonista, bi gol sartu baititu; Sara Ortegak eta Clara Pinedok ere sartu dute gola. Realaren golegilea Sonya Keefe izan da.
Cecilia: “Kolpe handia izan da taldearentzat"
Realeko jokalariak Athleticen aurka jasandako porrotaz hitz egin du (1-4) F Moeve Ligako 11. jardunaldian Anoetan jokatutako euskal derbian. Lehen zatian jasotako hiru golek min egin dietela nabarmendu du.
Athleticek nagusitasunez irabazi du Anoetako euskal derbia (1-4)
Zuri-gorriak nagusitu dira F Moeve Ligako 11. jardunaldian, Ane Azkonak eta Sara Ortegak eta Clara Pinedok sartutako golei esker. Sonya Keefek sartu du Realaren gol bakarra.
Gol zaparrada eta berdinketa Zubietan (2-2)
Asturiasko taldeak aurrea hartu du markagailuan, txuri-urdinek buelta eman diote, baina, minutu bat geroago, Sportingek berdinketa jarri du berriro.
Egiguren: “Emozioak kudeatu eta gugan zentratu behar gara"
Realeko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten euskal derbiaz hitz egin du, F Moeve Ligako 11. jardunaldian.
Final-laurdenetarako sailkapena lorpen “ikaragarria" dela nabarmendu dute Gorka Alvarezek eta Maria Molinak
Gorka Alvarez Realaren entrenatzailea eta Maria Molina talde txuri-urdineko atzelaria oso pozik agertu dira Eurokopako final-laurdenetarako sailkapena lortu dutelako, Fenerbahçe talde turkiarrari 0-2 irabazita, Istanbulen.
Realak Fenerbahçe gainditu du Istanbulen, eta final-laurdenetan da (0-2)
Donostiarrek joko serio eta fidagarria egin dute lehen zatian garaipena bideratzeko. Aldageletatik bueltan gehiago sufritu dute, baina atea hutsean mantentzen jakin dute.
Aramburu: “Erronka polita dugu talde handi baten aurka, eta selekzio bezala hazten jarraitzeko erabiliko dugu”
Jon Mikel Aramburuk, Caracasen jaioa eta Realeko jokalaria, Euskal Selekzioaren aurka jokatuko du Venezuelako Selekzioarekin. Txikitatik, euskal jatorria duela gogorarazi izan dio aitak, eta "partida polita eta hunkigarria" izango dela esan du, baina irabaztea espero du, "selekzio gisa hazten jarraitzeko". (Bideoa, espainolez)
Barrenek lesio “larria” du, eta ebakuntza egingo diote
Realak igandean Anoetan Rayo Vallecanori irabazi zion partidan, jokalari donostiarrak berdegunea utzi behar izan zuen, lesionatuta; Realak iragarri du futbolariak “lesio larria” duela “eskuineko muskulatura iskiosuralaren tendoian”.
Realak bi goleko errentarekin lur hartu du Istanbulen, final-laurdenetarako txartela lortzeko
Talde txuri-urdina bolada onean heltzen da itzuliko norgehiagokara; izan ere, zazpi neurketa galdu gabe daramatza, tartean morala areagotzeko balio izan duten garaipenekin. Kanporaketa bideratua dago, baina inola ere ez erabakita.
Sanse jaitsiera postuetatik atera da, Sabadellen lortutako puntuarekin (0-0)
Realaren bigarren taldeak ez zituen aprobetxatu irabaztea ahalbidetuko zioten aukera argiak, oso berdinduta egon zen partidan.