HYPERMOTION LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cadizen hiru golek eta bi kanporaketek jaitsierako postuetara eraman dute Sanse (0-3)

Cordero, Izeta eta Vazquezen golek eta Marchalen eta Carreraren kanporaketek Gipuzkoako taldea jaitsierako postuetara erortzea eragin dute.

Marchal, jugador del Sanse.

Marchal, partidan zehar. Argazkia: @RSZubieta

Sansek porrot mingarria jaso du Cadizen aurka (0-3) larunbat honetan Zubietan jokatu den Hypermotion Ligako 15. jardunaldiko partidan. Corderoren, Izetaren eta Vazquezen golek eta Marchalen eta Carreraren kanporaketek Donostiako taldea jaitsierako postuetara erortzea eragin dute.

Partidaren laburpena

Lehen zati oso parekatuan, Antonio Corderok gol aukera ona izan du 13. minutuan, txuri-urdinen areatik gertu falta bat jaurtiz.

25. minutuan, Marchal ezker hegaletik joan da, bat-bikoa egin du Gorka Carrerarekin, Mariezkurrenari eman dio baloia, baina horren jaurtiketa gurutzatua kanpora joan da, zutoinetik oso gertu.

Lehen zatia bukatzeko 5 minutu falta zirenean, Corderok Sanseren ateko txokotik sartu du baloia, jaurtiketa bikaina eginez.

0-1: Corderoren gola

Bigarren zatian, partida gogortu egin da. Marchalek bigarren txartel horia ikusi du 53. minutuan, eta, ondorioz, etxeko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak txartel gorria ere atera baitio.

Txartel gorria Marchali

67. minutuan, Zaratek baloia areatik gertu jaso du, horren jaurtiketak Gorosabel jo du, eta epaileak penaltia adierazi du. Hala ere, VARak jokaldia berrikustera joateko eskatu dio epaileari, eta jokaldia berrikusi ondoren, epaileak bere erabakia zuzendu du eta penaltia baliogabetu du.

Penaltia baliogabetuta

83. minutuan, Izetak lehia irabazi dio Kitari, eta baloia indarrez jaurti du Olasagastiren atean sartzeko.

0-2: Izetaren gola

Arauzko denbora amaitu baino pixka bat lehenago, Corderok Borja Vazquezi jarritako falta batean, hegalekoak lehia irabazi dio Luken Beitiari, eta horren jaurtiketak Sanseko atezaina gainditu du. Horrela igo da markagailura bisitarien hirugarren gola.

0-3: Vazquezen gola

Sansek 9 jokalarirekin amaitu du partida, 95. minutuan Carrera kanporatu baitu epaileak.

Txartel gorria Carrerari

Publizitatea
X
Publizitatea
X