Athletic Club
Gorka Guruzetak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsita du
Athleticeko aurrelaria larunbatean lesionatu zen, Mestallan, Bilboko taldeak Valentziaren aurka jokatutako partidan. Guruzetari ebakuntza egingo diote.
Berenguer: “Hirunaka batzen hasi behar dugu"
Athleticeko jokalariak Valentziaren aurka (0-0) Mestallan jokatutako EA Sports Ligako 9. jardunaldian lortutako berdinketaren inguruan hitz egin du.
Athleticek eta Valentziak golik gabe berdindu dute Mestallan
Euskal taldeak Valentzia menderatu du partidaren zati handi batean, baina ez du gol aukera argirik sortu.
Athleticek izerdia bota du Valentziari irabazteko (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Valentziari, zortez, Sara Ortegaren eta Alice Pinguet atezainaren artean sartutako golari esker, eta 3 puntu lortu ditu, F Ligako goiko aldean jarraitzeko.
Rayoren eta Athleticen arteko partida ateak itxita jokatuko dute, Vallecasen
Partida jokatzeko eguna eta ordua zehaztu gabe daude oraindik. Madrilgo klubak, baina, bere gain hartu beharko ditu talde zuri-gorriaren bidaiaren gastuak.
Terzicek Nicoren azken polemikari erantzun dio
Edin Terzic Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen inguruan azken boladan dabilen polemikaz hitz egin du. Jokalaria pozik dagoela taldearekin eta taldekideekin adierazi du, eta bere ustez urte askotan jarraituko duela Bilboko taldean adierazi du.
Terzicek “beroketatik prest" dagoen Athletic nahi du Mestallan
Edin Terzic Athleticeko entrenatzaileak "beroketatik prest" nahi du bere taldea larunbat honetan Mestallan Valentziaren aurka jokatuko duten partidari aurre egiteko, aurrekoan Vallecasen gertatu ez zen bezala, partida bertan behera geratu aurreko 15 minutuak bezalakoak ez izateko.
Jesus Areso: “Garrantzitsua da Mestallatik zerbait ateratzea, jokatzeko bi partida geratzen zaizkigun arren”
Athleticen atzealdeko eskuin hegalekoak Lezaman hitz egin du asteazkenean, prentsaurrekoan. Aresok, gainera, denboraldi honetan izan duen aldaketa fisikoa ere izan du hizpide.
Prat izango da Athleticen aurkaria Kopan
Katalanek Sant Rafael kanporatu dute itzulerako partidan ere gol zaparrada sartuta.
Rayo-Athletic partida bertan behera gelditu da, Martin Presa presidentearen kontrako protesten ondorioz
Rayo Vallecanoko jarraitzaileek paperez egindako hegazkinak eta bestelako objektuak bota dituzte zelaira, Raul Martin Presa presidentearen kontrako protesta-ekintza gisa, eta epaileak partida bertan behera uztea erabaki du, aurrez neurketa bi aldiz eten eta gero.
Laporte azken orduko baja da Rayoren aurka, ondoezik dagoelako
Alvaro Djalo deialdian sartu da eta Christian Imga da berritasun nagusia.
Terzic: “Orain eszenatokia beste jokalari batzuentzat da, garrantzitsuak direla erakusteko aukera daukate"
Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 8. jardunaldian. Nico eta Sanceten baja garrantzitsuak ditu, baina futbolari "guztiengan" konfiantza duela azpimarratu du, eta zelaian "joko ideia bera mantentzea" dela funtsezkoena.
Oihan Sancetek “lesio moderatua” du soleoan
Athleticeko jokalari nafarrak ezker hankan du giharretako lesioa. 2026-2027 denboraldian, orain arte, Sancet hasierako hamaikakoan izan da Edin Terzicen taldeak jokatutako sei partidetan.
500 zaleren aurrean entrenatu du Athleticek Lezaman
Lezamak ateak ireki ditu astearte goizeko Athleticen entrenamendurako, eta 500 zale bertaratu dira. Nico Williamsek ez du taldekideekin entrenatu, ezta nazioartekoek ere. Cristian Imga izan da nobedade nagusia, bigarren taldeko 17 urteko jokalaria.
Athleticek puntu bat eskuratu du Madril CFF taldearen etxean (2-2)
Bibiane Schulzek sartu ditu euskal taldearen bi golak. Zuri-gorriek aurkariaren lehenengoa irauli dute, baina, azkenean, ezin izan dute garaipena lortu.
Nico Williamsek lesionatuta utzi du Espainiako selekzioaren kontzentrazioa
Jokalari zuri-gorriak min hartu zuen asteartean, Kroaziaren aurkako partidan.
Dani Vivian, lesioaren ostean: “Progresioa oso ona izan da eta ez nuen espero nagoen moduan egotea”
Dani Vivian Athleticeko jokalariak bere errekuperazioaz hitz egin du, nola sentitzen den azaltzeaz gain.
Athleticek 193 milioiko diru-sarrerekin itxi du 25-26 denboraldia
Athleticek 3-2 hartu du mendean Atletico Madril
Victor Martinen taldeak garaipen baliotsua eskuratu du Atletico Madrilen aurka, 3-2 irabazita. Partida lehiatua izan da, baina Athleticek bere aukerak aprobetxatu eta hiru puntuak eskuratzea lortu du.
Athleticek 1.019 sarrera gehiago izango ditu San Mamesen, gonbidapenak murriztuta, Uriartek azaldu duenez
Ostegunean, Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zehaztu du zer eta zergatik erabaki duen berak zuzentzen duen Zuzendaritza Batzak San Mameserako gonbidapenak kentzea; horrek 1,3 milioiko onura ekarriko dio klubari. Uriartek, halaber, Uriartek adierazi du ez dagoela ados Athleticeko presidente ohi batzuek emandako erantzunarekin. “Athletic ez dago gerrako ekonomian”, nabarmendu du.