ERABAKI OFIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rayoren eta Athleticen arteko partida ateak itxita jokatuko dute, Vallecasen

Partida jokatzeko eguna eta ordua zehaztu gabe daude oraindik. Madrilgo klubak, baina, bere gain hartu beharko ditu talde zuri-gorriaren bidaiaren gastuak. 

MADRID, 10/10/2026.- Asistentes recogen los aviones de papel lanzados por la afición rayista en protesta contra la gestión de Martín Presa, antes de que se ordenase la suspensión definitiva del partido de LaLiga entre el Rayo Vallecano y el Athletic de Bilbao, este sábado. EFE/ Mariscal

Madrilgo zaleek paperezko hegazkinak eta plastikozko pilotatxoak bota zituzten zelaira, Martin Presaren kudeaketaren aurkako protesta gisa. Argazkia: EFE

Rayo Vallecanoren eta Athletic Cluben arteko partidak badu eguna. Urriaren 10ean, EA Sports Ligako zortzigarren jardunaldian, etenda geratu zen partida ateak itxita jokatuko dute, Vallecasen, larunbat honetan Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) epaile bakarrak emandako ebazpenaren arabera.

"Partida ateak itxita berrabiaraztea ebatzi da (...), Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak, ezartzen duen egunean, orduan eta tokian, Polizia Nazionaleko Herritarren Segurtasunerako Komisaria Nagusiko Kirolen Bulego Nazionalarekin koordinatuta", dio ebazpenak.

Norgehiagoka, lehen zatian eten behar izan zuten, etxeko taldearen jarraitzaileek paperez egindako hegazkinak eta plastikozko bolatxoak zelaira jaurti ostean, Raul Martin Presa presidentearen kudeaketa salatzeko protesta gisa; izan ere, hilabeteak daramatzate buruzagiaren dimisioa eskatzen.

Jokalariak eta kalte-ordain ekonomikoa

Jokatu beharreko minutuei dagokienez, epaileak zehaztu du gaur egun klub horietan izena emanda dauden futbolari guztiek jokatu ahalko dutela partida, "jokatu ziren minutuetan zelaian izan ziren edo ez gorabehera”.

Halaber, RFEFko diziplina-organoak ebatzi du Rayo Vallecanok osorik ordaindu beharko dizkiola Athletici partida horrek eragingo dizkion bidaia gastu guztiak.

Publizitatea
X
Publizitatea
X