Athletic Club
Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du Lezaman (0-0)
Levante Badalonak Athleticen bolada ona geldiarazi du larunbat honetan Lezaman, golik eta ia aukerarik izan ez duen partida parekatu batean. Lau garaipen jarraian zeramatzaten zuri-gorriek, hiru F Moeve Ligan.
Valverdek onartu duenez, "aspaldi jokatutako partidarik txarrenetakoa da"
"Orain altxatu egin behar gara, guretzat itsusia izan den kolpe baten ostean. Era askotara gal dezakezu, baina atsedenaldira 4-0 galtzen zoazenean aurkaria zu baino dezente gehiago izan da", gaineratu du entrenatzaile zuri-gorriak, Bartzelonaren aurka Espainiako Superkopako finalerdian 5-0 galdu ostean.
Bartzelonak Athletic lotsagarri utzi du Superkopan, gainetik pasa eta bost gol sartuta (5-0)
Talde zuri-gorriak lau gol jaso ditu lehen zatian, blaugranen oldea gelditu ezinik. Bigarren zatian, norgehiagoka erabakita zegoela, neurketaren erritmoak behera egin du nabarmen.
Iñaki Williams: "Agian hitzak ez ziren egokiak izan, baina ez naiz damutzen"
"Ikusitakoa ikusita, naturala izatea eta gauzak norberak pentsatzen duen bezala esatea... askotan kontu pixka bat izan behar da, baina egia da gure zaleentzat gogaikarria dela. Agian formak ez ziren zuzenak izan, baina ziurrenik bihar etxetik kanpo jokatzea bezala izango da, jarraitzaile asko izango ez ditugulako", deitoratu du aurrelari zuri-gorriak. Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea, ostera, pragmatikoago azaldu da berriro. "Pozik gaude hemen", esan du. Hala ere, "beste formato batekin, gure publikoarekin, aukera gehiago izango genituzke", onartu du prestatzaile zuri-gorriak.
Athleticek Saudi Arabian lur hartu du, sei ordu inguruko hegaldiaren ostean
Ernesto Valverderen Athletic 22:50ak aldera iritsi da, eta zuzenean Park Hyatt hotelera joan da. Bertan antolatzaileek jokalariak hartu dituzte. Astearte honetan, Athletic 18:00etan (Euskal Herriko ordua) entrenatuko da King Abdullah futbol-zelaian, Iñaki Williamsek eta Ernesto Valverdek 17:15etik aurrera eskainiko duten prentsaurrekoaren ostean.
Athletic Saudi Arabiara abiatu da, deialdian Yuri Berchiche eta Aymeric Laporte gabe
Talde zuri-gorriak azken lan saioa egin du gaur goizean Lezaman. Saudi Arabiara iritsi ondoren, Hyatt Jeddah hotelean hartuko du ostatu talde bilbotarrak.
Athleticek bere laugarren Superkopa bilatuko du Saudi Arabian, Yuri eta Laporte gabe
Asteazkenekoa zuri-gorrien hamabigarren partida izango da txapelketa horretan. Gainera, Valverdek bere hirugarren Superkopa irabazteko aukera du, Cruyff eta Guardiola entrenatzaileekin berdintzeko abagunea.
Guruzeta: "Derbi gogorra izan da, eta ez da erraza guk nahi dugun irudia erakustea"
Osasunak eta Athleticek puntuak banatu dituzte (1-1) larunbat honetan Sadarren jokatutako derbian. Partida amaituta, Guruzetak irudi ona ematearen garrantzia azpimarratu du.
Ernesto Valverde: "Ez dakit Iñakik asmatu zuen esamoldearekin"
Joan den asteartean, Iñaki Williamsek San Mamesen entrenatu ondoren, hedabideen aurrean ondorengoa esan zuen: "Arabian jokatzea kaka zaharra da". Gaur, prentsaurrekoan, Valverdek adierazpen horiei buruzko iritzia eman du, eta argi utzi du Arabiara joatea prestigioa dela eta kontu handiz jokatu behar dutela egiten dituzten adierazpenekin.
Ernesto Valverde: "2026ko helburua Osasunari irabaztea da"
Athleticek Osasunaren aurkako derbia jokatuko du larunbat honetan Sadarren. Valverdek adierazi duenez, aurkari indartsua da eta garaitzeko zaila, baina helburua bidean utzitako puntak berreskuratzea da.
Athleticek 30.000 zale baino gehiagoren aurrean lan saioa egin du San Mamesen
Entrenamendua hasi baino ordubete lehenagotik San Mameseko harmailetan izan dira zaleak, gehienak familiak. Itxaronaldia musikaz girotu du klub zuri-gorriak. Futbolariak txalo zaparrada bero batekin hartu dituzte jarraitzaileek, aurreikusitako ordutegian berdegunera salto egin dutenean.
Iñaki Williams, Superkopari buruz: "Askotan esan dut, Arabian jokatzea kaka zaharra da"
"Txapelketa beste herrialde batera eramatea ez da erraza zaleentzat. Guk han etxetik kanpo jokatzen dugula dirudi, eta hemen izango balitz, gure aldamenean jarraitzaile ugari izango genituzke", gaineratu du Athleticeko kapitainak.
Berenguer: “Ez baduzu asmatzen, beste taldeak egingo du”
Athleticeko jokalariak, talde zuri-gorriak Espanyolen aurka jokatutako partida amaituta, nabarmendu du nola, porrota gorabehera, gol gehiago sartzeko aukerak sortu dituen; nafarrak egin du Ernesto Valverderen taldearen gol bakarra.
Athleticek Espanyolen aurka talka egin du, eta urtea porrot batekin bukatu du San Mamesen (1-2)
Berenguerrek zuri-gorriak aurreratu ditu lehen zatian, baina atsedenaldia baino lehen Romerok partida berdindu du. Aldageletatik bueltan, Millak bigarrena egin du, eta lehoiek ez dute erantzuten jakin.
Valverde: "Espanyolengana hurbildu nahi badugu, irabazi egin behar dugu"
Athleticek Espanyolen kontra jokatu du astelehenean San Mamesen. Bartzelonako taldea bolada onean dago, azken lau partidak irabazi baititu, eta talde zuri-gorriaren aurkari zuzena da Europako postuak lortzeko lehian.
Athleticek aurreikuspenak bete ditu Europaren aurka (0-3)
Athletic Erregina Kopako final-laurdenetarako sailkatu da. Daniela Agotek, Maite Valerok eta Ane Azkonak sartu dituzte zuri-gorrien golak.
Jauregizar: "Athleticekin gola sartzea beti da sentsazio oso polita"
Erdilari bermeotarrak zuri-gorriei final-zortzirenetarako sailkapena eman dien gola egin du. Bere taldeak "hasieratik amaierara oso partida serioa" jokatu duela uste du. Jauregizar pozik azaldu da bere golak sailkatzeko balio izan duelako.
Jauregizarrek Athletic erreskatatu du luzapenean, O Couto futbol-zelaiko lokatzean (0-1)
Valverderen mutilek hasiera txarra eman diote neurketari, baina minutuek aurrera egin ahala hobetzen joan dira. Hala ere, gol aukera oso gutxiko norgehiagoka izan da. Bigarren zatian Guruzetak baloi bat langara bidali du, aurreneko 90 minutuetako aukerarik argienean.
Valverde: "Dagoen zelaira egokitu behar gara, Kopa horrelakoa da, ezustekoz beteriko kutxa bat"
"Kanpoko jendeak ez daki zelako zailtasunak dakartzaten tankera honetako partidek. Are gehiago, batzuetan jokalariek ere ez dakite. Neurketa hasten denean konturatzen dira, eta une horretan dagoeneko galtzen ari zara", ohartarazi du Athleticen prestatzaileak Kopako final-hamaseirenetako kanporaketaren atarian.
Athleticek Castellon jokatuko du Superkopa, urtarrilaren 20tik 24ra bitartean
Javi Lergaren taldeak Bartzelonaren aurka jokatuko du finalerdietan, urtarrilaren 21ean, 19:00etan; finala hilaren 24rako aurreikusita dago, eta beste finalerdia, berriz, 20an jokatuko dute Real Madrilek eta Atletico Madrilek.