Futbola
Sevilla eta Gipuzkoa osoa, Realarekin!
Realzaleek txuri-urdinez jantzi dute Sevilla, fan zonea itxi egin behar dute jendez lepo dagoelako; eta Gipuzkoan ere kolore txuri-urdina nonahi ikusten da.
Zein jokalari kenduko zenuke aurkariaren hamaikakotik?
Kopako final handia ate joka dago, eta giroa nabaria da kalean. Inkesta labur batean, zaleei galdetu diegu aurkariaren hamaikakotik zein jokalari kenduko luketen.
Jai giroa nagusi Sevillan
Realeko mutilek euren laugarren Errege Kopa eskuratu lezakete; helburua Athletico Madril garaitzea. Urduritasuna nabari da zaleen artean, ez etxean bakarrik, baita Sevillan bertan ere. Milaka baitira taldeari babesa ematera joanak diren realzaleak.
Realeko jokalari ohien babesa, finalaren atarian
Final handirako ordu gutxi falta direnean, Realeko jokalari ohiek —Juan Antonio Larrañaga, Jesus Maria Zamora, Roberto Lopez Ufarte, Luis Miguel Arconada, Alberto Gorriz eta Jose Maria Martinez— mezuak bidali dizkiete jokalariei, taldeari babesa adierazita.
Sansek berandu erreakzionatu du Racing sendo baten aurka Anoetan (1-3)
Lehen zatian bi gol jaso eta gero, talde txuri-urdinak hobera egin du atsedenaldiaren ostean, baina ezin izan du Racingen aurkako porrot argia saihestu.
Realak ilusioz eta konfiantzaz beteta egingo dio aurre Atleticori Kopako finalean
Pellegrino Matarazzoren taldeak beste titulu bat irabazi nahi zaleen aurrean, baina horretarako partida oso ona jokatu beharko du, Cholo Simeonoren taldea sasoi betean iritsi baita Kopako finalera, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Bartzelona kanporatuta.
Mikel Oyarzabal: “Aurrean oso talde potentea daukagu, baina guk gugan sinesten dugu"
Mikel Oyarzabal kapitainak "gogotsu" eta prest ikusten du Reala, Errege Kopako finalean Atletico Madril mendean hartzeko.
Simeone: “Reala talde lehiakorra da, borrokatzen badaki eta jokatzen badaki"
Atletico Madrileko entrenatzaileak Reala goraipatu du finalaren aurreko prentsaurrekoan. "Reala talde lehiakorra da, badaki borrokatzen, badaki jokatzen. Izan ere, erasotzeko modu desberdinak ditu, barrutik eta kanpotik, futbolari onekin eta gazteekin", adierazi du Simeonek.
Griezmann: “Realari asko zor diot, eta finala berezia izango da"
Atleticoko aurrelariak emozioz beteriko finala jokatuko du Realaren aurka La Cartujan. Frantziarrak Donostiako klubarekin duen zorra aitortu du, beste inork egin ez zuenean ateak ireki zizkiolako. Giro lehiakor betean, emozioak kontrolatzen saiatuko da partida ahaztezina izan dadin.
Atletico Madril vs Real Sociedad Errege Kopako finala
Atletico Madrilek eta Realak Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finalari buruzko "Koparen Bila" saio berezia.
Programa 20:20ean hasiko da, eta bertan partida aurreko xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dira, hala nola, bi taldeen hamaikakoak edota zale txuri-urdinen bilguneak (Fan zone) eta kalejirak utzitako irudi gogoangarriak.
Behin norgehiagoka amaituta, protagonisten hitzak entzun eta lehiak utzitakoa luze eta zabal aztertzeko garai izango da.
Realeko zaleek taldea agurtu dute Zubietan
Realaren azken entrenamenduaren ondoren, ehunka zale bildu dira kanpoan bere taldeari agur esateko. 1987ko titulua aurkari beraren kontra berritzeko itxaropenez, eta lurralde oso baten ilusioaren hauspoa gainean duela egingo du taldeak bidaia.
Yuri Berchiche: “Ez gaude nahi genuen tokian, eta Osasunaren aurkako partida final bat da"
Yuri Berchichek ahotsa jarri dio Athleticen une kritikoari, irregulartasunak, zalantzek eta sailkapenaren presioak markatuta. Hegaleko atzelariak aitortu du egoerak beregan eragin emozionala izan duela "gau askotan ez dut lorik egin”; eta taldeak Europari begiratu arren, beherantz ere adi egon behar duela.
Zazpi jardunaldi aurretik izanda, Osasunaren aurkako lehia "partida giltzarria"dela adierazi du, zailtasun handiagoak saihesteko eta helburuei berriro lotzeko.
Turrientes: “Neurketa zaila eta oso berezia izango da, baina guztien bultzadarekin helburutik gertu egongo gara"
"Zubietara sartzen zaren momentu hauekin amets egiten duzu; zaila da, lan asko egin behar da, baina bide onetik noa", azaldu du Realeko erdilariak. "Familia eta lagunak finala iristeko deseatzen daude, gu ere bai, partida oso berezia delako denontzat", onartu du beasaindarrak.
Xabi Prietok eta Gabik eraman dute kopa Sevillara, kalesan
Ostegun eguerdian iritsi da kopa Sevillara. Gabi Atletico Madrilen jokalari ohia eta Xabi Prieto Realaren futbolari izandakoa arduratu dira eramateaz, kalesan.
Ernesto Valverde: “Irabaztea premiazkoa da guretzat”
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak taldeak bizi duen egoera zailaz hausnartu du, eta gogotsu espero du datorren asteartean Osasunaren aurka jokatuko duen Ligako hurrengo partida.
Jokin Aperribay: “Nik beti uste izaten dut Reala faborito dela, baina aurkari oso zaila izango dugu aurrean”
EITBk Realaren presidentea elkarrizketatu du, larunbatean talde txuri-urdinak jokatuko duen Errege Kopako final handiaren harira. Aperribay baikor azaldu da, eta, halaber, mezu bat luzatu die zale guztiei: “Jendeak gozatzea espero dut”.
Reala ostiralean abiatuko da Zubietatik, 14:00etan, eta igandean itzuliko da, ordu berean
Talde txuri-urdinak entrenatu ostean hartuko du Sevillarako bidea, 15:10ean dute hegaldia.
Bayernek Real Madril kanporatu du azken minutuetan, eta Arsenal distirarik gabe sailkatu da
Bavariako taldeak 6-4ko emaitza lortu du kanporaketan, Allianz Arenan jokatutako itzulerako partidan 4-3 irabazi ostean. Bestalde, Artetaren taldeak hutsean berdindu du, etxean, Sportingen aurka, eta joaneko partidan sartutako gol bakarrarekin nahikoa izan du sailkatzeko.
Sevillan bizi diren realzaleak pozik, flamenko txuri-urdin eta guzti
Asier Aranguren lankidea Sevillan da jada larunbateko finalaren harira. Peña Nazarenarekin, Sevillan bizi diren realzaleekin, bildu da gaur.