Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valentziak Javier Aguirre fitxatu du, entrenatzaile gisa

Mexikarrak, 67 urtekoa bera, 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte sinatu du; hori bai, bere klub berriak aukera izango du kontratua beste urtebetez luzatzeko. “El Vasco” Aguirre Osasunan aritu zen, jokalari zela eta entrenatzaile lanetan; orain, zazpi partidatan lau puntu lortu dituen eta sailkapeneko hemeretzigarren postuan dabilen talde batean arituko da.

Javier Aguirre

Javier Aguirrek Osasuna zuzendu zuen, eta jokalari bezala ere aritu zen Nafarroako taldean. Argazkia: Europa Press.

Valentziak Javier Aguirre fitxatu du, entrenatzaile gisa, klub horrek berak asteazkenean iragarri duenez. Mexikarrak, 67 urtekoa bera, 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte sinatu du; hori bai, bere klub berriak aukera izango du kontratua beste urtebetez luzatzeko. “El Vasco” Aguirre Osasunan aritu zen, jokalari zela eta entrenatzaile lanetan; orain, zazpi partidatan lau puntu lortu dituen eta sailkapeneko hemeretzigarren postuan dabilen talde batean arituko da.

Osasuna ez ezik, Aguirrek beste talde hauek ere zuzendu ditu Ligan: Atletico Madril, Zaragoza, Espanyol, Leganes eta Mallorca. Bera entrenatzaile zebilela, Osasunak 2004-2005 denboraldiko Errege Kopako finala jokatu zuen.

Aguirreren azken lana Mexikoko selekzioa izan da; 2026ko Munduko Txapelketan zuzendu zuen, ekainean eta uztailean, eta Mexiko final zortzirenetaraino iritsi zen. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X