EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Budimirren 100. golak puntu bat eman dio Osasunari Rayoren aurka (1-1)

Budimirrek aurretik jarri du talde gorritxoa markagailuan, baina Sergio Camellok partida berdindu du atsedenaldiaren ostean. Puntuak amaiera eman dio talde nafarraren hiru porroteko boladari, eta 8 punturekin helduko da geldialdira.

PAMPLONA, 19/09/2026.- Ante Budimir, del Osasuna, marca el primer gol del partido correspondiente a la jornada 7 de LaLiga EA Sports frente al Rayo Vallecano, este sábado en Pamplona. EFE/Villar López
Osasuna vs Rayo Vallecano. Argazkia: EFE

Osasunak gertu izan du garaipena Sadar futbol-zelaian, baina azkenean 1-1 berdindu du Rayo Vallecanoren aurka, EA Sports Ligako 7. jardunaldian. Budimirrek aurretik jarri du talde gorritxoa markagailuan Osasunaren elastikoarekin egindako 100. golarekin, baina Sergio Camellok partida berdindu du atsedenaldiaren ostean. Gainera, Raul Morok min hartu du 88. minutuan, eta Osasunak hamar jokalarirekin bukatu du.

Rayo Vallecanok hobeto ekin dio partidari, eta baloiaren kontrola hartu du lehen minutuetan. Beñat San Joseren gizonek ekimena eraman dute eta Aitorren atea bilatu dute hasieratik. Etxeko taldeak, berriz, urduri jarri du Madrilgoa, eraso puntualen bidez.

Osasuna partidan sartzen joan da pixkanaka, eta bisitarien nagusitasuna berdintzea lortu du. 16. minutuan, Arguibideren jaurtiketa baten ondoren, Alvaro Garciak egindako aldaratze txarrari esker, baloia area barruan geratu da, Budimirrek bularrarekin kontrolatu du, eta, bira emanda, sekulako gola egin du, boleaz, Osasunaren elastikoarekin egin duen 100. gola.

Gorritxoek espazioak itxi eta bisitarien iritsierak zaildu dituzte, kontraerasoan ezustekoa emateko asmoz.

Lehen zatiko azken minutuetan, ez da abagune argirik izan. Nafarroako taldeak abantailari eutsi dio, eta aurretik iritsi da atsedenaldira. 

Ramisen taldea okerrago atera da bigarren zatian, ideia argirik gabe; erasoko giharra erakutsi duen Rayorekin alderatuz. Horrela,  50. minutuan, Camellok berdinketa lortu du, lehen zutoinetik baloia bultzatuta, Pedrosaren pase bat baliatuta. 

Ramis partida astintzen saiatu da Dubasin, Raul Garcia de Haro eta Moro zelairatuta. Osasunak beste jarrera bat erakutsi du, eta Budimirrek aukera ona izan du bolea batekin, baina jaurtiketa oso gainetik joan da.

Azken txanpan ia ez da ezer gertatu, eta zaleek pazientzia pixka bat galdu dute, euren taldea behera egin duela ikusita. Osasunak porroten bolada eten du  puntu bat lortuta, nahiz eta partida honetan zerbait gehiago eskuratzeko aukera izan duen.

Publizitatea
X
Publizitatea
X