Futbola
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Mikel Rodriguez Alaveseko jokalari getariarrak amestutako debuta izan du lehen mailan
Realetik Alavesera eginda, jokalari getariarrak amestutako debuta izan zuen aurreko larunbatean EA Sports Ligan. 57. minutuan atera zuen Quique Sanchez Floresek Denis Suarezen ordez. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuen aukera eta Alavesek Getaferi sartu zion hirugarren gola egin zuen.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Aitor Mañas: “Ikaragarria izan da horrela hastea; gehiago nahi dugu”
Alavesek 3-0 irabazi dio Getaferi EA Sports Ligako lehen jardunaldian. Rodriguez, Mariano eta Tenaglia izan dira babazorroen golegileak. Aitor Mañas debutariak eta Tenagliak "hasiera sinestezin" hori bizi ahal izateko zelaian bat gehiago egoteak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Alavesek garaipen handia lortu du Getaferen aurka, gorenean hasteko (3-0)
Tenaglia, Mariano eta Mikel Rodriguezen golek garaipena eman diete babazorroei, Femenia kanporatu ostean lortutako nagusitasunaz baliatuta.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
Olatz Rivera Olmedo euskal epaileak Bigarren Mailan debutatuko du
Horrela, 29 urteko bilbotarra gizonezkoen zilarrezko mailan partidak zuzenduko dituen bigarren emakumea izango da.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Athleticek porrot batekin itxi du denboraldiaurrea Atalantaren aurka
Athletic Clubek 1-0 galdu du Bergamon, talde zuri-gorriak 2026-27 denboraldia ofizialki hasi aurretik Sevillaren aurka Bilbon jokatu duen zortzi partiduen azken prestaketa partidan.
Nicola Zalewski internazional poloniarrak bigarren zatia hasi eta berehala sartutako golari esker irabazi du partida Italiako taldeak, Athleticek ezin izan du aurreko denboraldiko Txapeldunen Ligan lortutako garaipena errepikatu.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Nayef Aguerd ez da azkenean Realean arituko
Ansotegi: “Jokalari askok denboraldiaurrea lehen taldearekin egin izana eurentzako hobea da"
"Oso testuinguru polita da, berriro beste urtebetez, gure jokalariek lehiaketarako estimulorik gogorrenak izateko", azpimarratu du Realeko bigarren taldearen entrenatzaile berriatuarrak. Bigarren maila "oso zaila izango da guretzako, eta gainerako talde guztientzako", ohartarazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.