EA SPORTS LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Betis gehiegi Osasunarentzat (5-2)

Budimirren eta Garcia de Haroren golei esker, talde nafarrak markagailua iraultzea amestu du, baina irudipena baino ez da izan. Gorritxoek puntu bakarra lortu dute azken bost partidetan.
SEVILLA, 11/10/2026.- El delantero del Betis Cucho Hernández (c) trata de escapar entre Alejandro Catena (d) y Jon Mocayola, ambos de Osasuna, durante el partido de LaLiga de fútbol que Real Betis y CA Osasuna disputan este domingo en el estadio de La Cartuja, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
Moncayola eta Catena partidan zehar. Argazkia: EFE

Osasunak jipoia jaso du Betisen aurka igande honetan (5-2) Cartujan, EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partidan. Budimirren eta Garcia de Haroren golei esker, talde nafarrak emaitza iraultzea amestu du, baina irudipen hutsa baino ez da izan. Gorritxoek puntu bakarra lortu dute azken bost partidetan.

Betis-Osasuna partidaren laburpena

2014ko urtarriletik Betisen zelaian irabazten ez zuela zioen estatistika bat apurtzea planteatu du Osasunak, baina Tarraconeko entrenatzaileak lehen arazo batekin egin du topo: Aimar Orozen azken orduko baja.

Sevillako taldea ezin hobeto hasi da, hasierako txistutik presioa egin du aurkariaren area inguruan eta zortzi minutura epaileak penaltia adierazi du Betisen alde. Iscoren golak ireki du markagailua.

1-0: Iscoren gola

Ordu erdia pasata, Cucho Hernandez kolonbiarrak baloia lapurtu du eta Abderi eman dio, honek Aitor Fernandez gainditu eta bigarren gola sartzeko.

2-0: Abderen gola

Atsedenaldiaren ostean, Budimir eta Llorenteren arteko aldaratzeen ondoren, baloiak sare barruan bukatu du, ia nahi gabe.

3-0: Llorenteren gola

Nafarroako koadroan izandako ezbehar hori Kroaziako jokalari internazionalaren gol batekin baretu da handik gutxira, aurretik VARean jokoz kanpo egon zitekeen berrikusi den arren. Gainera, gauzak hoberantz joan dira gorritxoentzat, 56. minutuan 3-2koa iritsi baita Raul Garcia de Haroren eskutik.

3-1: Budimirren gola

3-2: Raul Garcia de Haroren gola

Etxekoen markagailu kezkagarri hori minutu batzuk geroago konpondu du Iscok 4-2koarekin, partidako bere bigarren gola. Morantek jipoia biribildu du luzapenean.

5-2: Moranteren gola

Publizitatea
X
Publizitatea
X