Jagoba Arrasate Osasunara itzuliko da, talde gorritxoak Ramis kargugabetu ostean
Talde gorritxoak astelehen honetan eman du erabakiaren berri, zuzendaritza batzordearen bilera baten ostean. Arrasatek 2029ra arteko kontratua sinatuko du. Osasunak Sadarreko ateak zabalduko ditu Arrasate aurkezteko, 12:30ean.
Jagoba Arrasateren artxiboko irudia. Europa Press
Jagoba Arrasatek Osasuna entrenatuko du aurrerantzean, talde gorritxoak Luis Miguel Ramis kargutik kendu duela iragarri eta gero. Arrasatek denboraldia amaitzeaz gain, beste bi ikasturtetarako kontratua adostu du, 2029ra arte, alegia. Erabakia gaur goizean hartu du Zuzendaritza Batzordeak.
Entrenatzaile berriaren aurkezpen ofiziala astearte honetan egingo dute, 12:30ean, Sadarren, eta zuzenean izango da ikusgai, kirolakeitb.eus atarian.
Ekitaldia eguerdian hasiko da, futbol-zelaiko 3. atea irekiz. Ordu erdi geroago, 12:30ean, aurkezpena izango da, eta Berriatuako entrenatzailearen prentsaurrekoan Sadarreko bideomarkagailuaren bidez ere jarraitu ahal izango da. Amaitutakoan, Arrasatek zaleak agurtuko ditu.
Arrasatek asteazkenean bertan gidatuko du lehen lan-saioa, 10:30ean, Taxoaren. Laster emango dute lan-taldeko kideen berri.
Bigarren aroa Osasunan, Arrasaterentzat
Hala, euskal prestatzailea Osasunako lehen taldearen gidaritzan egongo da igande honetan Racingen kontra jokatuko duten neurketan, Sadarren. Nafarroara itzuliko da, Mallorcako entrenatzaile izan ostean. 68 partida egin zituen han, Iruñeko lehen aroa amaituta.
48 urterekin, Osasunara itzuliko da Arrasate, aurreko egonaldian 256 partida osatu eta gero. 2018an iritsi zen lehen aldiz, Numantzia taldea utzita, eta aurretik, Reala ere entrenatuta. Lehen sasoi hartan, Lehen Mailara igotzea lortu zuen, eta Bigarren Mailako txapeldun egin zuen taldea.
Zure interesekoa izan daiteke
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”