LESIÓN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Del Castillok lesio arina du ezker izterreko aduktorean

Romain Del Castillok errekuperazio prozesu zehatz bat hasi du ezker izterreko lesioa dela eta.
Romain Del Castillo. Argazkia: Osasuna

Osasunako jokalari den Romain Del Castillok lesioa du esker izterreko aduktorean, Nafarroako Unibertsitate Klinikoak baieztatu duenez. Jokalari frantziarrak asteazkeneko entrenamenduan molestiak nabaritu zituen eta proba medikoak eginda, errekuperazioarekin hasi da.

Ezusteko honen ondorioz, jokalariak ez du Betisen aurkako norgehiagoka jokatuko, eta klubak zabaldutako mediku-oharrak adierazten duen moduan, “futbolariak errekuperazio lan zehatzari ekingo dio eta eboluzioaren zain geratuko da”.

Publizitatea
X
Publizitatea
X