Hypermotion Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek laugarren partida jarraian galdu du (4-1)

Celta Fortuna oso nagusi izan da Vigon jokatutako neurketan.

Celta B vs Sanse

Txuri-urdinek bolada txarrean jarraitzen dute. Argazkia: LaLiga Hypermotion.

Sansek porrot argia jaso du Celta Fortunari Hypermotion Ligako 9. jardunaldian egindako bisitan (4-1). Etxeko taldeak lau jardunaldi zeramatzaten garaipenik lortu gabe eta bolada hori etetea lortu dute, Sanseren zoritxarrerako. 

Partidaren laburpena

Etxeko taldeak aurrea hartu du markagailuan, Angel Arcosek 12. minutuan falta jaurtiketa ikusgarri batekin egindako golari esker. 

1-0: Angel Arcos

Partidako lehen ordu erdia beteta, Celtak bigarrena sartu du, penaltiz. 

2-0: Alvaro Marin (p)

3-0ekoa atsedenaldiaren atarian iritsi da. 

3-0: Alvaro Marin

Aldageletatik bueltan, Celtak nagusi izaten jarraitu du, eta nagusitasun horrek bere saria izan du laugarren gola sartuta.

4-0: Kibet

Txuri-urdinek emaitza nolabait itxuratu dute amaierarako hiru minuturen faltan gola eginda (4-1).

4-1: Balda

Publizitatea
X
Publizitatea
X