Sansek ezin izan du Almeria liderra garaitu, eta bosgarren porrota jarraian jaso du (2-4)
Ion Ansotegiren taldeak defentsan egindako akatsak ondo baliatu ditu Almeriak neurketa irabazi eta bere lidergoa sendotzeko. Reala, berriz, jaitsiera postuetan dago.
Sansek 2-4 galdu du Almeriaren aurka Zubietan. Argazkia: Hypermotion Liga
Sansek 2-4 galdu du Almeriaren aurka Zubietan jokatu duen Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida. Donostiako taldeak bosgarren porrota jarraian pilatu du, eta jaitsiera postuetan dago sailkapenean. Almeriak, berriz, lider sendoa dela erakutsi du.
Realak akats larriak egin ditu defentsan, eta Almeriak ez du barkatu. Lehen zatia bukatu orduko, 0-2 galtzen joan dira, eta norgehiagoka asko zaildu zaie txuri-urdinei. Bukaeraraino gogotik saiatu dira, eta Garcia Pimientaren taldea estu hartu dute, baina 2-4 galdu dute azkenean.
Cipengak eta Miguelek sartu dituzte Almeriaren golak lehen zatian, eta Arribasek penaltiz egin du 0-3koa, bigarrenean. Sanseren lehen gola 58. minutuan iritsi da, Lander Astiazaranen eskutik, eta luzapenean egin du 2-3koa Mariezkurrenak. Hala ere, minutu bat geroago, Iñaki Ruperezek bere atean sartu du gola (2-4), eta hortxe bukatu da neurketa berdintzeko itxaropen apurra.
Horrela, Sansek bosgarren partida jarraian galdu du, eta jaitsiera postuetan jarraitzen du Hypermotion Ligako sailkapenean.