Hypermotion Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansek 3-1 galdu du Ceutaren aurka, bederatzirekin geratu ostean

Realaren bigarren taldea irabazten hasi da, Kitaren gol batekin, bigarren zatiaren hasieran. Hala ere, Arkaitz Mariezkurrenaren (33. minutuan) eta Kita (66. minutuan) beraren kaleratzeek erabat baldintzatu dute norgehiagoka.

Ceuta-Sanse , jornada 7 de la Liga Hypermotion
Ceuta-Sanse partidaren irudia. Irudia: LaLiga Hypermotion

Sansek 3-1 galdu du Ceutaren aurka larunbat honetan, Hypermotion Ligako 7. jardunaldian. Mariezkurrenak txartel gorria ikusi du 33. minutuan; Kitak, berriz, bigarren horia 66. ean. Hortaz, txuri-urdinek bederatzi jokalarirekin aurre egin behar izan diote neurketari. 

Ceuta izan da nagusi zelaian partidaren hasieran. 33. minutuan, Sanse jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Arkaitz Mariezkurrenak txartel gorria ikusi ondoren, Martosi eraso egitea egotzita. 

Bigarren zatiaren hasieran, Kazunari Kitak donostiarren alde jarri du markagailua, 0-1ekoa eginda, hamar jokalarirekin egon arren. Berehala, Carlos Hernandezek partida berdindu du, baina epaileak gola baliogabetu du, jokoz kanpo zegoelako.

Jarraian, Ion Ansotegiren taldea bederatzi jokalarirekin geratu da, Kazunari Kitak bigarren txartel horia ikusi baitu 66. minutuan. Handik gutxira, Carlos Hernandez bera izan da berdinketa lortu duena, eta partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean, hark jarri du 2 eta 1ekoa markagailuan.


Sansek ezin izan dio partidari aurre egin eta azkenean, luzapenean, Jordi Escobarren golak jaso du, hirugarrena. Horrenbestez, Jose Juan Romeroren taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du.

Publizitatea
X
Publizitatea
X