Joseba Etxeberriak Albacete zuzenduko du, Hypermotion Ligan
Entrenatzaile gipuzkoarra, bere klub berrian, Alberto Gonzalezen ordez arituko da; Albacete Hypermotion Ligako azken postuan dago, zortzi partidatan puntu bat eskuratuta. Etxeberria, entrenatzaile gisa, besteak beste talde hauetan ibili da: Athleticeko harrobian, Amorebietan eta Eibarren.
Joseba Etxeberriak Albacete zuzenduko du, Hypermotion Ligan, 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte, igandean entrenatzaile gipuzkoarraren klub berriak iragarri duenez.
Etxeberria, Albaceten, kargugabetu berri duten Alberto Gonzalezen ordez arituko da; Albaceteko taldea Hypermotion Ligako azken postuan dago, zortzi partidatan puntu bat eskuratuta.
Entrenatzaile bezala, Joseba Etxeberriak honako talde hauek zuzendu ditu: Basconia, Amorebieta, Tenerife, Bilbao Athletic, Mirandes, Eibar eta Murtzia.