EA Sports Liga
7. jardunaldiko laburpenak
EA Sports Ligari buruzko albisteak
Sanchez Flores: “Partidan indarrez jarduten saiatuko gara, hasieratik”
Quique Sanchez Flores Alavesen entrenatzaileak larunbatean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du.
Oihan Sancetek “lesio moderatua” du soleoan
Athleticeko jokalari nafarrak ezker hankan du giharretako lesioa. 2026-2027 denboraldian, orain arte, Sancet hasierako hamaikakoan izan da Edin Terzicen taldeak jokatutako sei partidetan.
Toni Martinez: “Hainbatetan utzi dugu atea hutsean denboraldi honetan eta beste behin utzi nahi dugu Atleticoren aurka”
Alavesek Atletico Madrilen aurka jokatuko du larunbat honetan, Mendizorrotzan. Toni Martinez aurrelariak badaki ez dela erraza izango, baina hiru puntuak lortzeko partida "ahalik eta deserosoen" egiten eta "ahalik eta gogorren" saiatuko direla adierazi du. (Bideoa, gazteleraz)
Iñigo Arguibide, Osasunarekin kontratua berritu ondoren: “Lan asko egin dut hau lortzeko, eta espero dut urte gehiago bertan geratzea”
Iñigo Arguibidek kontratua sinatu berri du Osasunarekin, 2030era arte, eta erabakia baloratu du prentsaurrekoan. Horrez gain, taldea nola ikusten duen azaldu du.
500 zaleren aurrean entrenatu du Athleticek Lezaman
Lezamak ateak ireki ditu astearte goizeko Athleticen entrenamendurako, eta 500 zale bertaratu dira. Nico Williamsek ez du taldekideekin entrenatu, ezta nazioartekoek ere. Cristian Imga izan da nobedade nagusia, bigarren taldeko 17 urteko jokalaria.
Jacek Ziober Osasunako jokalari ohia hil da, 60 urte zituela
Aurrelari poloniarra 1993-1994 denboraldian iritsi zen Nafarroako klubera, Montpellier taldetik, eta hiru urte eman zituen Iruñean.
EA Sports Ligako 11. jardunaldiko Athletic-Reala derbia azaroaren 1ean jokatuko dute, igandez, 21:00etan
Txapelketako jardunaldi horretan bertan, Alaves Bartzelonaren zelaian arituko da, urriaren 31n, larunbatez, 21:00etan, eta Osasunak Coruñan izango du partida, azaroaren 2an, astelehenez, 21:00etan.
Iñigo Arguibidek 2030era arte luzatu du kontratua Osasunarekin
Uharteko eskuin hegaleko atzelariak (21 urte) 2026-2027 denboraldian EA Sports Ligan berdegunean minuturik gehien eman dituen jokalari gorritxoa da. Iruñeko klubak aukera zuen Arguibideren kontratua bi urtez luzatzeko, baina bi aldeek adostu dute hiru urterako luzatzea.
Zer nahiago du Quique Sanchez Floresek, Kopako finala jokatzea ala Europara sailkatzea?
ETBri egindako adierazpenetan, Alaveseko entrenatzaileak adierazi du oso pozik dagoela klubean eta "merezi duela klub honengatik dena ematea·.
Dani Vivian, lesioaren ostean: “Progresioa oso ona izan da eta ez nuen espero nagoen moduan egotea”
Dani Vivian Athleticeko jokalariak bere errekuperazioaz hitz egin du, nola sentitzen den azaltzeaz gain.
Protesoni: “Ezin dugu gure helburua mailari eustea dela ahaztu"
"Aurrerago, gorago begiratuko genuke, ahal baldin bada, hori sekulakoa izango litzateke", gaineratu du uruguaitarrak. Bestalde, Ligako geldialdia iritsi izana deitoratu du. Gainera, ohiturak aldatu dituela esan du, eta lan handia egin duela lesioak prebenitzeko.
Athleticek 1.019 sarrera gehiago izango ditu San Mamesen, gonbidapenak murriztuta, Uriartek azaldu duenez
Ostegunean, Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zehaztu du zer eta zergatik erabaki duen berak zuzentzen duen Zuzendaritza Batzak San Mameserako gonbidapenak kentzea; horrek 1,3 milioiko onura ekarriko dio klubari. Uriartek, halaber, Uriartek adierazi du ez dagoela ados Athleticeko presidente ohi batzuek emandako erantzunarekin. “Athletic ez dago gerrako ekonomian”, nabarmendu du.
Europako txapelketaren baterako sailkatzea da Athleticen helburua 2026-2027 denboraldian, Jon Uriarteren esanetan
Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusiarekin batera eman duen prentsaurrekoan, Bilboko klubaren presidenteak aztertu du Edin Terzicek zuzentzen duen taldea. Emakumezkoen taldeari dagokionez, Athleticen helburua da Moeve F Ligako aurreneko bost postuetako bat eskuratzea.
Gerenabarrena: “Nire helburua Athleticen betiko geratzea da”
Beñat Gerenabarrenak Sevillaren aurka debutatu zuen Athleticekin. Erdilaria titular izan zen partida hartan, baita Celta eta Atletico Madrilen aurka ere. Edin Terzicek emandako konfiantzarekin pozarren dago lekeitiarra, eta argi dauka “betiko” geratu nahi duela klub zuri-gorrian.
Cata, Osasunaren kirol zuzendari berria: “Normaltasunetik lan egin nahi dut, koherentziatik”
Jose Antonio Prieto Cata Osasunaren kirol zuzendari berria da, Valentziak fitxatu duen Braulio Vazquezen ordez. Catak bederatzi urte daramatza arlo horretan; taldea aztertu du, eta nabarmendu du uste duela gaitasuna duela helburua lortzeko.
Valentziak Javier Aguirre fitxatu du, entrenatzaile gisa
Mexikarrak, 67 urtekoa bera, 2026-2027 denboraldiaren amaierara arte sinatu du; hori bai, bere klub berriak aukera izango du kontratua beste urtebetez luzatzeko. El Vasco Aguirre Osasunan aritu zen, jokalari eta entrenatzaile lanetan; orain, zazpi partidatan lau puntu lortu dituen eta sailkapeneko hemeretzigarren postuan dabilen talde batean arituko da.
Carlos Soler: “Garrantzitsua zen geldialdiaren aurretik hiru puntu lortzea”
Carlos Soler Realeko jokalariak Valentziaren aurka lortutako garaipenaren inguruko adierazpenak egin ditu. Ligako geldialdiaren aurretik hiru puntu lortzearen garrantzia azpimarratu du.
Barrenek luzapenean eman dio garaipena Realari Mestallan (2-3)
Euskal taldea nagusi izan da Valentziaren zelaian, baina bigarren zatian asko sufritu du. Luka Sucicek, lehen zatian, aurretik jarri du Reala, eta, bigarren zatian, Mayolek banakoa egin du; Solerrek, penaltiz, 1-2koa egin du; Beitiak, bere atean, 2-2koa egin du; eta Barrenek, 91. minutuan, gol erabakigarria sartu du, 2-3koa.
Siverak penalti bat gelditu dio Sanceti, eta Athleticek eta Alavesek berdindu egin dute San Mameseko derbian (0-0)
Bilbon jokatutako partidan, Athleticek izan du baloia, Alavesek baino gehiago, baina Gasteizko taldea oso sendo aritu da. Neurketako jokaldi garrantzitsuena 68. minutuan izan da: zuri-gorriek penalti bat izan dute, eta Oihan Sancetek hartu du jaurtitzeko erantzukizuna, baina Antonio Siverak, bikain, gelditu egin du.